martes, 31 de enero de 2012

Egiaztatu eta gero gezurtatu

Baten batek bai, hobe batzuek!,
ziurtatu, egiaztatu
egin beharko luke, zukeen
ETA-rena, baieztatu
ea diona ta dabiltzana
bat datozen, kreditatu
politikan ta indarkerian
ez dagola, ziurtatu.
Gizarteek bai, honek, horrek, hark
eta…, balira kantatu
ahalko nukeen heldua dela
gure eguna eta dastatu.
Baina horretaz ta baita be hartaz
ez ahaztu ta egiztatu
berdin berdina, ez daudela ez
joko bietan, kontatu!

lunes, 30 de enero de 2012

Eta guri dagokigunaz zer?

Orokorrean eta batez be,
Espainia ta Frantzia,
euskaldunoi dinoskuzuez
benetan gauza bitxiak.
Nor eta guri eta ez berari,
ta ez ETA-ri, lizentziak?,
ETA-k zer egin behar duen, zu!,
¡ai politika zientziak!
Ez dagokigu guri ekitea
hori, hari, iritziak?,
dagokionez, egi-egiak
jada dira ez, jantziak?
Baina, aizue, zer dagokie
haiei, atrebentziak?,
ta zertan daude, zeren guretzat
ez dira, ez iritziak.

domingo, 29 de enero de 2012

Lehen taldean

Gure aberrian, Euskal Herrian,
badira euren aldetik
dabilenek zer borroka egiten,
baina denentzat haatik.
Ta berdin-berdin badaude ere
guretzat, eta ez gugandik,
diotenek lan eiten dutela
ta dabiltza eurentzat soilik.
Honakoak lar dauzkagu, aizue,
hartaz gabiltza eskas baizik,
ze besteentzat aritzen dena
ez dago erraz aurkitzerik.
Soberan dakit nik non nagoen,
non zauden ez, ideiarik
bez, baina agudo nire multzoan
ikusiko zaitut nork nik.

sábado, 28 de enero de 2012

Zikoinaren hegaldia

























Non

Gure iraultzaren, euskaldunona!,
egunean zelan jakin
non egongo, hi, garen, bizirik,
hilda… ez badakigu, ezjakin.
Baina askeak izan aurretik
non geunden, non ginen dakin?,
ba jaiki, jakin bertsotan blaitzen
ta askabidean lanakin.
Eta askeak izan ondoren
dakigu, dakik?, badakin?,
ba jakik, jakin bertso zaletzen
ta askakurtsoan lumakin.
Hegaldarazten, habia egiten,
txikiak zaintzen, ahotsakin
matxinadara deitzen, birdeitzen
eta idazten hitzakin.

viernes, 27 de enero de 2012

Zuzena eta gogorra

Gura edo ez gura guda edo ez guda
beti izan du aukera lez,
badakizue nortaz nabilen,
ta hautua, noski, gerra, ez?
Nahi edo ez nahi gerla edo gerla
betiro eduki dugu, aiez!,
ta gudariak, armagizonak…
nola ez, halabeharrez.
Egon dira bai, egon badaude,
baina orain be bakezalez
Euskal Herria dago beteta
ta borrokara nahitaez
garamatza edo horretan dabil
ze gu ari gara bakez
hala eta guzti, hala eta ere
ta baita ere askatasunez.

jueves, 26 de enero de 2012

Zintzotasuna eta gezurkeria

Gauza bitxiak gertatzen zaizkit,
espainolari erdaraz
egiten diot eta ez du ulertzen
bat bez, ezer ez egiaz.
Bere hizkuntzan, izango ote?,
diotsot, bai gaztelaraz,
eta alferrik, tutik ere ez,
piperrik bez, bez gezurraz.
Eta euskara zintzo eta mintzo
darabilkiot, euskaraz,
geure mintzairan, ezbairik gabe!,
eta dena geure eraraz.
Baina orduan faltsukerian
jausten da bera, maskaraz
konturatzean eskatzen dit, hi,
hispaniar erara, demas.

martes, 24 de enero de 2012

Lumak badaramatzate, ilerik ez

Nik dakidala Durangon, aizu,
izan ditugu zikoinak,
Pinondo alboan, adibide lez,
dauzkagu batzuk bikainak.
Andra Mariko kanpandorrean
egon bazeuden, Birjinak…
itzul zitezen habia egin zun,
baina “ez dira” elizainak.
Argi ugari, kanpai mordoa
ez dituzte atseginak
eta horregatik etorberriek
izan daitezke arinak.
Hautu egitean uhin-antena
badauzkatela dohainak
garbi gera da, azken finean
pikua dute, ez haginak.

lunes, 23 de enero de 2012

Gutxienez eta mesedez

Gure hizkuntza, daramaguna
izakian ta izaeran,
jakin nahi nuke askoz hobeto
idazkeran ta hizkeran.
Ta ahalegintzen naiz, jada egunero,
idazletzan ta ahoskeran
ta pixkanaka igartzen ditut
aurrerapenak “euskeran”.
Nahiz ta hala ere ondo baitakit
zalantzek esateko eran
dabiltzatela eta akatsak
nire ohiko bertsopaperan.
Barkamenak ba, barka horregatik,
barka hutsak saiakeran,
baina on eginak baldin badaude
begira itzazu sikieran.

domingo, 22 de enero de 2012

Augurapenak eta aurrerapenak

Egunen baten Euskal Herria
euskalduna eta askea
izango da bai, baina ordura arte
hobe gero ekitea.
Gure euskaran euskal peto lez
dagokigu aritzea
ta aldi berean lokabe gisa
litzaiguke ondo ibiltzea.
Ze eredua emanda, moldea izanda
euskaltzea ta askatzea
errazagoa gertatu ahal zaigu
ta zilegia eskatzea
gure hizkuntzan ta aberrian
nahi dugula bizi, ea
denon artean ametsa egi
ote dagon bihurtzea.

sábado, 21 de enero de 2012

Euskal olerkaria eta bertsolari ikaslea

Txikia nintzen eta egunero
lokartu baino lehen aitak
ekartzen zidan olerkia ta
zizkidan leituz loak.
Handik seguru jasan nituen
lehenengo ikaskuntzak,
baina honaino erakarri nau
bere kabuz nire lanak.
Gazte ja izanda ta Lauaxeta
Ikastolan ai bertsoak
entzunda ere erdal bidetik
jo nuen, baina orainak
bertsolaria izateraino
narama eta euskarak
Euskal Herrira, ia zerura
ze harago da ametsa, goazak.

Edo udazkena edo udaberria

Lau kantoitako orri zuriak
idazleari esan ohi da
beldurra ematen diola askotan,
baina guk ez dugu duda.
Barealdia, lasaitasuna
badelako be, parada
sormen guztia barru-barrutik
ateratzeko, koartada.
Guretzat behintzat horrela da bai
naretasun ta patxada
ta une egokia geure-geurea
dena emateko be bada.
Euskaldun legez eta euskaran
gu igarotzeko bolada
denez horretan aritzen gara
izan negua, izan uda.

Etxe-abereak eta mantsoak eta basatiak eta pizti

Kalean uso, etxean otso
dio esaera zaharrak,
hegazti honetan, haragijale
hartan ordea berriak.
Guztiz egia, bene-benetan
izan gaitezke gu biak,
bakezaleak olibarekin
edo zinez gudariak.
Abere bata baita bestea,
oso onak, nahiko txarrak,
ahal gara izan edo izatera
behartu gaitu jaun gerrak.
Baina, aizue, nork dauka hemen
luma zuriak, nork beltzak
ta berdin-berdin aldi berean
nork hortz luzeak, nork motzak.

viernes, 20 de enero de 2012

Urriaren hogeizkoa

Durangarra naiz, Bilbon jaioa
Franco hil aurretik hain zuzen
hilabete bat lehenago ta
preso nago, preso nintzen.
Ze askatasuna ez dago libre,
Euskal Herria dena zen,
askatu nahi den gizatalde bat,
argi eta garbi eta ozen.
Horretan gabiltz eta horretan
zelan ez geunden, genbiltzen,
baina ez gara, gure hitza hor doa,
jardungo horretan, ulertzen?
Aske euskaldunak edo aldrebes,
euskaldun askeak, hartzen?,
izango gaituk edo ez, baina
hori nahi dugunez goazen.

jueves, 19 de enero de 2012

Hitzetik ekintzara

Independentzia, burujabetza,
Euzkadi ta askatasuna,
Euskal harria, errepublika,
euzko lurraldetasuna.
Euskara, euskalki eta batua,
bakea, berdintasuna,
gizateria, gizazalea,
gizatiar, gizatasuna.
Askabidea, ingurugiro,
gure onegitasuna,
bihotz zuria, buru gorria
eta orlegitasuna.
Itxaropena, etorkizuna,
gure abertzaletasuna,
iraultzagarri, berritzailea
eta herri euskaltasuna.

miércoles, 18 de enero de 2012

Ekingarria

Abertzaleak ta euskaltzaleak
gara gu, ezmeza ez izan,
ta Euskal Herria eta euskara
Jainkotzat dugu bizitzan.
Eta jakina Asaberriak
gure hizkeran, gure hizkuntzan
bizitzera edo eraman gaitu
edo aldrebes, baina goazan.
Ze herridian biziera bat
da ta alderantziz balitzan,
topera biziz, gure modura
legoke eginda, zalantzan?
Ezbairik gabe baina holan da be
gu garena gure ekintzan
ikus daitela ze maitasuna
ez dago soilik bihotzan.

martes, 17 de enero de 2012

Herri jabetasuna

Behin da berritan ta behin da berriz
non eta Euskal Herrian…
alderdiren bat ikus daiteke
bere berekoikerian.
Lortzeko nahian Ajuria Enea,
pentsatuz horrela agian
berena dela jauregia ta
denona baita azkenian.
Ez ahaztu hori sekula santan,
boterea ez dago airian,
hankak lurrean, gora ukabila
egon ohi da eta abian.
Beraz aurrera eta aurrera,
goazen aurrerantz, etxian
ez da etxekorik eta hor kanpoan
jende ugari dugu atzian.

lunes, 16 de enero de 2012

Gogorapenak

Bost urterekin izango ote zen,
ni txikia nintzanean,
jakingabe oso sartu ninduten
Lauaxeta Ikastetxean.
Zer eta euskara, euskal hizkuntza,
barnatzeko barrenean
eta kostata izanda ere
gorde nuen azkenean.
Miraria ta bitxia dena
nire ariman, bihotzean,
baina han barruan kartzelatuta
zegoen zainen artean.
Eta horregatik hori jakinda
heldu nion bat-batean
erabaki honi: gure hizkeran
egitea aurrerantzean.

Nire lehen Hamaseiko Handia

Euskal Herrian, egia esanda,
gertatzen da, da ez-dultzea,
ez dala erraza, nahiz ta hala gura,
gure euskaran bizitzea.
Non ta aberrian, zer dela eta,
nola liteke aditzea
euskaldunoi kosta zaigula
geure hizkuntzan aritzea.
Aibalaostia, hala da, gutar,
baina traba urrutitzea
gu guztioi, oi!, dagokigu
eta altxorra ez galtzea.
Daramaguna ta daukaguna
barrenean ta askatzea
ez denez saila mese-mesedez
ez da gehiegi eskatzea.

sábado, 14 de enero de 2012

Abesteko bertso idatziak

Bertsolaria izan nahian
nabil ni era argian,
baina ez dodaz nire bertsoak
eiten zuzenian,
ezta ere jende aurrian,
bat-batean bez egian,
hala ere, aizue, euretan doa
saiakera agian.

Ez gaituzte maite

Egia da, ez iritziak,
bai Espainak bai Frantziak
euskalduna bai maite dutela
ez den lez, bitxiak
ta arraroak ta ez jantziak,
nahiz ta hori ez izan guztiak,
zeren orduan garen moduan
ez gaituzte…, itxiak.

Onak dugunak txar batekin eta nork ote?

Bada ez-pertsona ezaguna
gaua bezain beltza, iluna
bere ekintz txarrak on bat soilekin,
anderea, jauna,
itsu nahiean eguna
ematen duena, alguna
bada ta aldrebes aritzen da ba
gurekin, entzuna?

jueves, 12 de enero de 2012

Erdibidean dena

Egia da orain dela
asko EAJ-k JEL-a
jarraituz, aizu, inakzioan
jaustera joan zela,
baina bada be txapela…
ta… hartu zuena ta itzela
egin ondoren ekintzetatik
harago, at…, duela…

miércoles, 11 de enero de 2012

Kriston egia

Estatu espainiarra haiena
iluna baino beltzena
da ta guretik atera nahi du
daukagun txarrena.
Euskal Herriak… zuena…
argia ta zuriena
aldiz gugandik bilatzen dabil
demagun onena.

martes, 10 de enero de 2012

Irribarre egin arte

Askatasuna, ze tierra!,
zein bake osoa, ederra!,
bilatzen gaude eta horregatik
hartzen dugu gerra.
Eta eskuina edo ezkerra
gobernatu, gure haserra
soilik nahi dute, ba jakizue
izango da alferra.

sábado, 7 de enero de 2012

Barkamenez

Okupatu dezakete,
kartzela gurekin bete,
tortura uka, txar kondenatu
ta ekarri rekete,
trikornioa eta florete
guri emateko billete,
ba entzun ondo: Euskal Herritik
Gora Gu!, jodete!

viernes, 6 de enero de 2012

Mesedez, noiz arte?

Gure herri hau, liderra,
bata dena, dena ederra,
erasotua izaten denez
nork nahi du hemen gerra?
Kanpokoak, hor da okerra,
maltzurkeria eta ankerra,
ba argi ibili nahi duen horrek
zer ta gure haserra.

Zer?

Algo habrá hecho esaten zen
Euskal Herrian hain zuzen
ETA-ko ekintzak amaituz gero
norbaitekin lehen.
Eta krimen edo ez krimen
izan jakin nahi nukeen
errugabeak edo errudunak
zer ote egin zuen.

Bat bilatu eta beste bat aurkitu

Izan bertso, olerkia
izan, mutil zein neskia,
zelan egiten diren ez dakit,
baina ia-ia.
Ta gainera, hau egia!,
egitean, ze bitxia!,
neure burura beste baten bat
etortzen da, argia!

Libreak izan arte

Beraskatasuneraino
gura izan du bai horraino
herri honek heldu KO batekin
edo puntuz, ai… no?
Bai eta ezerez baino
ez dugu lortu, honaino
erdu da Espainian… itxitasuna,
baina gu goraino.

jueves, 5 de enero de 2012

Orduan denak handik datoz

Esana du behin ta berriz
esaera zaharrak argiz
bide guztiak Erromaraino
daramatela, biz.
Baina esango nuke aldiz
esandako xendek ta egiz
Hiri Santura eta heriotzara
doaz joan etorriz.

Gertatzen zaiguna

Bizitza honetan bada pertsona,
zu gazte zahar, zahar gaztea,
maite nauena, gainera ez gutxi,
naizen moduan, suertea.
Gero eta euskaldunagoa... gero…
gero eta gehiago…, tristea
da horregatik, Jainkoagatik!,
bertan behera ni uztea.

miércoles, 4 de enero de 2012

Esan baino gehiago, sentiarazi

Bertso baten ez da errez,
pozik egonda edo haserrez,
asko esaten baina egon ziur
esango du eskerrez
kantuan denak plazerrez,
polit moduan, ederrez
bat bakarrean ta bat-batean
esaten ohi da ezerrez.

martes, 3 de enero de 2012

Luma askeak

Gure herri zilegia
kaiolan dabil, legia!,
baina airean dago eta haizeak
ipar jo du, egia!
Ez da oraindik biziegia
ezta oraingoz goikoegia,
nahiz ta bultzatzen duen ta zelan
hegaldi mehegia.

lunes, 2 de enero de 2012

Versotik bertsora

Olerkaria izatea,
aizu, herri-alkatea,
gehien batez da idatzi eta
ondo kantatea.
Bertsolaria esatea
ordea da hitzematea
gure hizkuntzan mundu osoari
ta gero abestea.