Lau kantoitako orri zuriak
idazleari esan ohi da
beldurra ematen diola askotan,
baina guk ez dugu duda.
Barealdia, lasaitasuna
badelako be, parada
sormen guztia barru-barrutik
ateratzeko, koartada.
Guretzat behintzat horrela da bai
naretasun ta patxada
ta une egokia geure-geurea
dena emateko be bada.
Euskaldun legez eta euskaran
gu igarotzeko bolada
denez horretan aritzen gara
izan negua, izan uda.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada