miércoles 18 de enero de 2012

Ekingarria

Abertzaleak ta euskaltzaleak
gara gu, ezmeza ez izan,
ta Euskal Herria eta euskara
Jainkotzat dugu bizitzan.
Eta jakina Asaberriak
gure hizkeran, gure hizkuntzan
bizitzera edo eraman gaitu
edo aldrebes, baina goazan.
Ze herridian biziera bat
da ta alderantziz balitzan,
topera biziz, gure modura
legoke eginda, zalantzan?
Ezbairik gabe baina holan da be
gu garena gure ekintzan
ikus daitela ze maitasuna
ez dago soilik bihotzan.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada