Gure hizkuntza, daramaguna
izakian ta izaeran,
jakin nahi nuke askoz hobeto
idazkeran ta hizkeran.
Ta ahalegintzen naiz, jada egunero,
idazletzan ta ahoskeran
ta pixkanaka igartzen ditut
aurrerapenak “euskeran”.
Nahiz ta hala ere ondo baitakit
zalantzek esateko eran
dabiltzatela eta akatsak
nire ohiko bertsopaperan.
Barkamenak ba, barka horregatik,
barka hutsak saiakeran,
baina on eginak baldin badaude
begira itzazu sikieran.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada