martes 17 de enero de 2012

Herri jabetasuna

Behin da berritan ta behin da berriz
non eta Euskal Herrian…
alderdiren bat ikus daiteke
bere berekoikerian.
Lortzeko nahian Ajuria Enea,
pentsatuz horrela agian
berena dela jauregia ta
denona baita azkenian.
Ez ahaztu hori sekula santan,
boterea ez dago airian,
hankak lurrean, gora ukabila
egon ohi da eta abian.
Beraz aurrera eta aurrera,
goazen aurrerantz, etxian
ez da etxekorik eta hor kanpoan
jende ugari dugu atzian.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada