Nik dakidala Durangon, aizu,
izan ditugu zikoinak,
Pinondo alboan, adibide lez,
dauzkagu batzuk bikainak.
Andra Mariko kanpandorrean
egon bazeuden, Birjinak…
itzul zitezen habia egin zun,
baina “ez dira” elizainak.
Argi ugari, kanpai mordoa
ez dituzte atseginak
eta horregatik etorberriek
izan daitezke arinak.
Hautu egitean uhin-antena
badauzkatela dohainak
garbi gera da, azken finean
pikua dute, ez haginak.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada