Euskal Herrian, egia esanda,
gertatzen da, da ez-dultzea,
ez dala erraza, nahiz ta hala gura,
gure euskaran bizitzea.
Non ta aberrian, zer dela eta,
nola liteke aditzea
euskaldunoi kosta zaigula
geure hizkuntzan aritzea.
Aibalaostia, hala da, gutar,
baina traba urrutitzea
gu guztioi, oi!, dagokigu
eta altxorra ez galtzea.
Daramaguna ta daukaguna
barrenean ta askatzea
ez denez saila mese-mesedez
ez da gehiegi eskatzea.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada