sábado 28 de enero de 2012

Non

Gure iraultzaren, euskaldunona!,
egunean zelan jakin
non egongo, hi, garen, bizirik,
hilda… ez badakigu, ezjakin.
Baina askeak izan aurretik
non geunden, non ginen dakin?,
ba jaiki, jakin bertsotan blaitzen
ta askabidean lanakin.
Eta askeak izan ondoren
dakigu, dakik?, badakin?,
ba jakik, jakin bertso zaletzen
ta askakurtsoan lumakin.
Hegaldarazten, habia egiten,
txikiak zaintzen, ahotsakin
matxinadara deitzen, birdeitzen
eta idazten hitzakin.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada