Durangarra naiz, Bilbon jaioa
Franco hil aurretik hain zuzen
hilabete bat lehenago ta
preso nago, preso nintzen.
Ze askatasuna ez dago libre,
Euskal Herria dena zen,
askatu nahi den gizatalde bat,
argi eta garbi eta ozen.
Horretan gabiltz eta horretan
zelan ez geunden, genbiltzen,
baina ez gara, gure hitza hor doa,
jardungo horretan, ulertzen?
Aske euskaldunak edo aldrebes,
euskaldun askeak, hartzen?,
izango gaituk edo ez, baina
hori nahi dugunez goazen.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada