Gauza bitxiak gertatzen zaizkit,
espainolari erdaraz
egiten diot eta ez du ulertzen
bat bez, ezer ez egiaz.
Bere hizkuntzan, izango ote?,
diotsot, bai gaztelaraz,
eta alferrik, tutik ere ez,
piperrik bez, bez gezurraz.
Eta euskara zintzo eta mintzo
darabilkiot, euskaraz,
geure mintzairan, ezbairik gabe!,
eta dena geure eraraz.
Baina orduan faltsukerian
jausten da bera, maskaraz
konturatzean eskatzen dit, hi,
hispaniar erara, demas.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada