miércoles, 29 de febrero de 2012

Poro bila ez, borobila

Abadiñoko Lantegi
Batuak-en egun txarra,
badakizue, lan gutxi
izan dugu eta batzarra
eta guzti egin ostean,
guztiz aparte beharra
tailerra birgarbitzea
izan da, ez zoritxarra.
Ze armiarma-sare bat ta
bertan, eme bat ta arra,
kakarraldo pilotari
bi ikusi ditut, bakarra
bere kabuz askatu da,
besteari su ta garra
utzi diot hari batean
ta libre gera da, farra!

martes, 28 de febrero de 2012

Txipa aldatu eta txipeatu aldaketa

Azkenean orain gutxi
ordenagailua euskaraz
jartzea ta erabiltzea
lortu dut, ja ez dago erdaraz.
Osorik!, ze oraindik daude
idazkiak gaztelaraz,
baina geurean, aizue,
datozenak nahiko pozaz
betearazten naute eta
nire bizitzan, ze porraz!,
gauza bera ari dela
gertatzen diot zein erraz.
Ze askotan sentitu izan dut
berdina eta geroaz
nenbilen, baina oraingoan
jadanik nabil orainaz.

lunes, 27 de febrero de 2012

Esnatuta eta ameslari

Gaztetxoa nintzanean
joaten banintzen kalera,
etxeratu arte aitek
ez ziren joaten ohera.
Hobe ez zuten loa hartzen,
han zeuden biek espera
eta espera ni ailegatu
arteraino geure etxera.
Ta nagusia ia izanda
aldrebes da, eurak irteera
baldin badute tartean
itxoiten nabil nirera.
Idazten ta entzutean
euren pausuen hizkera
ate ondoan eta giltzak
datorkit ametsa bera.

domingo, 26 de febrero de 2012

Bada, badelako, bada

Zelako mundu, ze bola
sortu dute duda barik,
galtzen dena ez du axola,
irabazia bakarrik.
Eta ordaintzen ez badugu
ez daukagulako lanik,
daukaguna agurtzen dugu,
kentzen baitigute, janik?
Bai!, baina aldrebes bada,
kenduz gero denetarik
haiek guri ez dute ordaintzen
kentzeagatik, alferrik.
Kendutakoa itzultzen
ez bazaigu, ja, jadanik
galdutzat eman daiteke
dena?, ez al da irtenbiderik?

sábado, 25 de febrero de 2012

Bere garaian

Erregeak ta erreginak
bezalaxe bizi dira
eta ez dute nahikoa,
ai Jaungoikoa!, badira!
Morroiak ta mirabeak
gisa gaude ta begira
behar dena eduki ez arren
ez gara joaten harira.
Eta haiek gutxirekin
orain biziko balira
eta guk gehiagorekin
hobe izango zen, ba tira.
Ze aldatzeko ez daukate
ez gogoa ezta desira
ta guri edukita ere
kostako zaigu sasoira.

Franko

Erdaraz idazten nuen,
asko dut ja idatzita,
baina aspertu egin naiz
eta euskaran nabil nahita.
Nahiz ta jakin ondo dakit
erdaran amak ta baita
aitak soilik dakitela
eta ez euskaraz, ze gaita!
Hori ez da nire errua
ezta eurena, ze polita!,
norena den?, diktaduran
egon ziren berrogeita
piku urte ta gure hizkuntza
debekatuta, ai Txirrita!,
egon zen, baina orain ez
ta bera da erabilita.

viernes, 24 de febrero de 2012

Eta askatasunean?

Esaera zaharrak dio,
ezta?, ematen den tokian
hartzen dutela eta fio
naiz horrela dela egian.
Askotan, ta hainbestetan
aldrebes da, baina agian
ez legoke txarto, aizue,
jartzea hemen orrian:
Badela be eman gabe
hartzen duena herrian
eta alderantziz bada be
hartu gabe bera ostian
eta ostian dagoena,
hala da, baina astian
gaude galdetzeko gu noiz
biziko gara bakian.

jueves, 23 de febrero de 2012

Eta aldrebes

Dirudunean txiroa,
goikoan baxukeria,
zuzenean okerkuntza,
garbian zikinkeria,
legalean ilegala,
argituan belzkeria,
jakintsuan jakineza,
zinezkoan faltseria,
gizakian basatia,
bildotsean azeria,
justuan injustizia,
askean morroikeria,
baketsuan biolentzia,
indartsuan ahulkeria,
xumean handikeria
ta zaharrean gazteria…

miércoles, 22 de febrero de 2012

Egun oro polizia sekretua kontuan izanda?

Nahigabe izanda edo nahita,
kasualitatez edo ez
ia egunero-egunero
nik ikusten dut nahitaez
lau bider lau ibilgailu
berde ilun bat “mailuarrainez”
beteta edo eta jarraian
beste bat ote “txakurrez”.
Hiru… kilometro dira
ta lankide bat, mesedez!,
ia antzeko ibilbidean
istripua izan du kotxez.
Atzekoak eman zion
ta hartaz ez daki ezerez,
berak ezta haiek goikoak
antza denez, antza denez.

lunes, 20 de febrero de 2012

SOS-tik sustora

Bederatziak, goizaldekoak,
inguru edo aldera
telefonotik ez ohiko dei
bat heldu zait beharrera.
Arrebarena, Virginiarena,
zen ta zioen hau bera:
iktusa Aitari eman dio,zuk
eramaiozu erietxera.
Larrialdiko beirazko ateak
amen batean, bai zera!
ez, bai horixe, pasa ditugu,
aitak box-enak be, ohera
gurpil-aulkitik igaro da ta
itxarongelan espera
eta esperantza ez direla bat
ikasi dut, ze egoera!

domingo, 19 de febrero de 2012

Aldaketa klimatikotik klima-aldaketara

Zenbat hiltzen dira gosez
eta egarriz, hilzorian
zenbat herri, zenbat hizkuntz
dabiltza, zenbat historian.
Zenbat lore eta abere
galtzeke da, galzorian
zenbat ibai, zenbat itsas
dauzkagu, zenbat memorian.
Zenbat biziraun daitezke
kale gorri ta gorian,
zenbat lur kalte eginda
dugu, zenbat teorian.
Zenbat haize ta ke txarrak
datozkigu, sargorian
zenbat mundu, zenbat jende
geratzeko da zorian.

sábado, 18 de febrero de 2012

Desberdintasunetik berdintasunera

Guda, gerra edo gatazka,
ika-mika, tirabira…
ez bada izan zergatik
datoz biktimak mihira.
Bi aldeetan gainera
egon badaude, badira,
baina oraindik tamalez
desberdin ikusten dira.
Eta goikoa egon bada
eta badago harira
aldeek noiz joango diren
jakin nahi genuke, tira!
Ze biktimekin edo ez
datorkigu igual begira
arazoa eta ez legoke
denak berdinak balira.

viernes, 17 de febrero de 2012

Haize-zirimola eta itsasgora

Umea duen norbaitek
hauxe da, ezta?, nire umea
esaten du edo gehienez…
edo gehienez geurea.
Eta egia esanez
bai lehena bai bestea
ez al dira herriarenak
izan gizon zein andrea.
Zelan ez!, baina badira
geure artean bidea
zabaltzen dutenek, aizu,
ta ez zaie ematen berea.
Ba lurtar guztien partez
haientzat gure haizea
eta bidegileentzat
goiko zeruko marea.

jueves, 16 de febrero de 2012

Bete-betean

Lege aurrean diote
berdin-berdinak garela,
ba izango da aurrealdean,
ze atzean ez da horrela.
Hitz egiteagatik, ez?,
antza denez, ez da honela!,
deabruarekin ostia
kasi-kasi, zer?, kartzela
ikusi zuen nork eta
Ibarretxek orain dela
eskas, ta infanta ez!, bestea!,
Satan Txikik, nork bestela!,
herenegun Aitarenak
ematen du zebilela
egiten ta ikusiko da,
ze ikusitakoa tela!

miércoles, 15 de febrero de 2012

Zorigaitzez

Euskal Herri ta aberrian
badakigu ondo berez
badaudela ez euskaldunak
ta euskaldun osoak, ez?
Haien artean badira
onak ta txarrak, legez…
hala da, baina hala izanez
gero begira, mesedez,
besteetan baden ere
ongileak bai, bihotzez,
ta gaizkileak, ze hauek
mintzen gaituzte, faborez!,
besteek bezala hainbeste
edo gehiago tamalez
ta geure onean noiz arte
diogu be zoritxarrez.

martes, 14 de febrero de 2012

Errepikatu

Entzun iezadak, mesedez,
politika da futbola
ta alderantziz, “Zarra”-rena
da Platonena, ez hain… gola.
Are gehiago badute
komunean, nola ez?, nola?,
denok dakigun unean
behar dutela moviola.
Ze onenak beti hartzen du
ostiko gehien ta bola
ez digu uzten ikusten
gertatu dena hala-hola.
Ta Euskal Herrian orduan,
nor den, nor ez espainola
jakinda, ostia-hartzailea
nor da, ba bejondeiola.

lunes, 13 de febrero de 2012

“Zalditik astora”-tik “Astotik zaldira”-ra

Lauaxeta Ikastolan
ibili arren Lantegi
Batuak-en orain gutxi
ezagutu gara, egi!
Mendatarra ta Mendatan
bizimodu bat orlegi
baserritik ta zalditik
eskura du, baketegi!
“Arabela”-ren gainean
gora eta behera, segi!,
ibiltzen zen, “otso” batek
kendu baitio askeegi.
Ta gogorapen gisara
zer ta burua, gehiegi!,
utzi dio, baina Eukenek
bihotza dauka, zaltegi…

domingo, 12 de febrero de 2012

Bai bata eta bai bestea

Durangoko Ezkurdi plazan
ikus daitezke, egia!,:
frontoiak ta ikurrinak,
batzokia ta alderdia,
kioskoa ta zuhaitzak,
hegaztiak ta iturria,
justiziaren egoitza,
baita arte-galeria,
tobogana eta zabuak,
taxi edo tren-geltokia,
brontzezko Frai Zumarraga
basaltoan, sumendia
eta eskulturen artean
kalizazko gudaria
ta aberkidea parean
ez al dira Euskal Herria?

sábado, 11 de febrero de 2012

Hiru mila berrehun eta piku baino gehiago bai edo ez?

Kaixo, laguna, zer moduz?,
ongi etorri nire orrira,
bertan irakurtzeko asko
duzu edo daukazu?, tira!
Batez be euskaldun baten
erdal olerkiak dira
orain arte hemen aurkitu
ditzakezunak, balira
euskaraz askoz hobeto
legoke, baina badira
eta zin egiten dizut
hemendik aurrera harira
bertsotan joango naizela
ta hamarkada edo hobira
pasa aurretik baietz izan
bertsoak hainbeste, herrira!

viernes, 10 de febrero de 2012

Nire lehen Hamaseiko Berdina

Ezin da arnastu ezta edan,
ez da komeni jatea,
hala eta ere askok ta askok
nahi dute hori atzematea.
Kostata eskas lortzen da,
tranpa eginez tomatea!,
beharbada horregatik
beti dator gerratea.
Eta mahai azpitik dabil,
eskutik eskura, atea
zabaldu arren, izatez
da eduki, ez izatea.
Beraz ez du dana hartuko,
nahiz bera izan magnatea,
saltzen ez dena ez Jauna,
baina ze erraz da esatea.

jueves, 9 de febrero de 2012

Zatia eta osotasuna

Garai batean, orain da aldrebes!,
osorik alderdikoa
izan nintzen nahiz ta askoz gehiago
izan Euskal Herrikoa.
Alderkidea ez naizenez ba
izango naiz betikoa,
sorterritarra, herrikidea,
deitzen dena aberrikoa.
Hau da nirea ta ni berena
naizela agerikoa
da, esan daiteke, baina ezin da
esan berdina goikoa
banintz, alderdikidea, zelan
ba alderdia ohikoa
denez gero ez da inorena edo
batzuena, logikoa!

miércoles, 8 de febrero de 2012

Satanarenak eta Satan Txikirenak

Badakizue erregerik ta
erresumak, erreinuak…
ez ditugula bat bez gustuko
direlako deabruak.
Ta izatekotan, izanez gero
hobeto, ez?, hautatuak
baldin badira, zeren bestela
ez al gaude behartuak?
Emakumea edo gizona
berdin da, baina buruak
bihotz xumea ez badu akabo
delako bezain bankuak.
Dirugabea?, normal-normala…?,
diruduna ez ze diruak
aldentzen gaitu eta ez da eredu
jainko bat eta infernuak.

martes, 7 de febrero de 2012

Burulilurapenak

Gure artean ta mundu osoan
egon badaude, ez da horrela?,
zer ta gertatzen ez dena ikusten…
dutenek, ba badaudela.
Eta alderantziz, alajainkoa!,
badira ere, ez da honela?,
zer ta jazotzen dena ez bistatzen…
dabenek, ba badirela.
Eta hauek hori, eta haiek hura
uste dute egia dela
eta gezurra lehena bada,
zer bigarrena bestela.
Ta usteak uste ez al gaude be
egi bat bezain txapela
edukita ere ezin dugunok
egi bihurtu, gaudela!

lunes, 6 de febrero de 2012

Bertsolariak eta abar

Herri handi honek, Euskal Herriak,
badauzka bitxikeriak:
euskaldun oro, betiko euskara,
itsasbihotz, baserriak,
herri kirolak, txistu, alboka,
txalaparta, legeriak,
Basajaun, … Mari, Gernika…, Amaiur…,
txakolin, sorginkeriak!
Kixmi, Mikelats, Sugarra, Urtzi,
txapeldunak, ohikeriak,
Olentzero, hi, Santimamiñe,
gudaria, heroikeriak…
Eta, aizue, zelan ahaztu
askatasuna, azeriak!,
falta zaiola eta hori barik
zer esan?, txorakeriak?

domingo, 5 de febrero de 2012

Ikurriña abar artean

Etxeko lanak, eginbeharrak

Durangon bertan, Ezkurdi plazan
orain daukagun etxetik
gauza ugari ikusten ditut,
iparraldeko balkoitik.
Oiz mendia, zeru zati bat,
euskaldunak betidanik
eta mastetan lau ikurriña
zintzilikatuta oraindik.
Ta haien artean, lauren artean
bakarrik bat, bat bakarrik
daukat eskura ta dituela
egun ta egunak diot nik.
Ze haizea dela edo ez dela
egon daiteke zutunik
zein altxa ezinik, beraz badugu
putz egiteko, ezta?, lanik.

Bertso-laguna

Gero eta askoz argiago dut
zer izan nahi nuen lehen,
olerkari, hi, politikoa
ta askoz gehiago izan nintzen.
Politikatik at, landa, kanpo
zenbat gai landu nituen!,
akaso, agian horretan bezain
beste, ez dakit zenbat diren.
Eta ze arraio, argi dago ta
oraintxe bertan zer naizen,
gehiegi ez bada esatea, ez?,
bertsogilea hain zuzen.
Eta askotxo izanez gero
idatzitakoa hemen,
bertsolaria ez banaz, tira,
bertsozalea bederen.

sábado, 4 de febrero de 2012

Mesedez

Alaia Martin, nik G-Puntuko
finalean, ez parrandan,
lehenengo aldiz, zin egiten dut,
entzun ta ikusi zintudan.
Bota gorriak, ahots zuria
ta irisa orlegia, ai Adan!,
zeneuzkan eta liluratuta
geratu nintzen segidan.
Zortziko Handian Iñakirekin
zenbiltzan zu bertso gudan
ta harez geroztik borroka beran
bertsolari lez diodan
bezala nabil buru-belarri
ta laguntza bila, ez udan,
neguan zuri natorkizu ze
egon nago duda-mudan.

Arrazoiarazten

Demokrata naiz, konbentzitua,
baina ez naute konbentzitzen
Euskal Herrian… demokrazia
dagoela defenditzen
dutenek zeren azken finean
galtzera ez dira ohitzen
eta irabazi nahi gaituzte
indarrez, ez arrazoitzen.
Eta demonio demo… eta osoa
ez badago, aizu, aditzen?,
nola demontre herrizalea
izanda irabazi hitzen
baketasunez herrikrazia,
nola askatasuna deitzen
den hori ere ez bada ikusten
inon bez, hi, konprenitzen?

viernes, 3 de febrero de 2012

Egiazko hitzen ordua

Nola azaldu zer gertatzen den
Euskal Herri ez askean,
Estatuena onartuz gero
uzten gaituzte bakean.
Onartu ezean, ez egonda ados
guda, gerra bat-batean
iparraldetik ta hegoaldetik…
heltzen zaigu normalean.
Ta arazoa da militarra, ez?,
aurrenetik ta azkenean
politikoa eta arrazoia
guri askatasunean
ez gaituztela uzten inondik
inora ezta modu onean
joanda ere, beraz ze Kristo
nahi dute haiek finean.

jueves, 2 de febrero de 2012

Ezkerretik eskuinera eta Euskal Herritik Espainiara, hobeki aldrebes

PSOE-ren, ez?, Joseba Egibar,
Eguiguren delakoak
gure gatazka, hobe eurena,
konpontzeko du gakoak.
Hori diote, ez al da horrela?,
Ezker Abertzalekoak,
baina dionak ia berbera
non zegoen?, halakoak!
Ai bai Logroñon, ostia kartzelan
Otegi, ez Otegikoak,
ta lagun minak edo zirela
entzun da, benetakoak
ez dira izango edo ez ziren
ze, adiskide!, holakoak
konpai artean… mesedez!, eta
ez dira familiakoak.

miércoles, 1 de febrero de 2012

Egia dena ezin egi bihurtu

Gure aurka eta gure kontrara
denak balio duela,
badirudi ez, argi dago eta
ez da emateko txapela.
Gure alde eta gure onerako
aldiz ezer ez, bestela
ezagutuko genuke libre
Euskal Herria, ez kartzela.