sábado, 31 de marzo de 2012

Haizeberri eta haize zahar

Frankorekin eta amaitzeko
ahala dutenek, nahia ez,
ETArekin nahi dute akabo
baina ezin ikusten denez?
Eta ETArengatik bada
aro berria, nahitaez
izango da Estatuengatik
aritzen bagara zaharrez.
Eta berria berritasun
denborala ez bada eskerrez,
zaharrak dakar zer ta zahartasun
eternala zoritxarrez.
Berdin espazioarekin,
berria ez daukagunez
zaharra dugu, baina aurkakoa
lor daiteke lan ta lanez.

ETA eta ETB

Euskadi eta Euskadiren
askapena,askatasuna
nahi duen norbaitek zer oihu
bota dezake ai laguna!
Eta Euskadi eta Euskadiren
bakea, baketasuna
nahiez gero zer oihukatu
daiteke, kide kutuna!
Gora ETA lehengo kasuan
izatekotan zentzuna
badu bigarrenean Gora
ETB izatea, astuna?
Ez, ta Gora ETA gura ta
guda lortzen bada, Jauna,
eta Gora ETB nahi ta
itzala bada erantzuna.

viernes, 30 de marzo de 2012

75. urteurrenean

Mila bederatziehun eta
hogeita hamazazpiko
martxoaren hogeita hamaikan
zer pasa zen?, aspaldiko!
Egun horretan jaio ez arren
Durangoko hil zein biziko
bonbardaketen zera pean
hasi nintzela betiko.
Mila bederatziehun eta
Franko hiltze urtean urriko
hogeian sortu nintzen berez
ta ez dut nigatik etsiko.
Egun berean ETAk iaz
esan zuena ez da epiko
ta ez bada erantzuna lirika,
nor da epika, nor liriko?

jueves, 29 de marzo de 2012

Euskal izaera

Denborak bakoitzari jartzen
diola bere lekuan
esaera zaharrak dio
ta izango da ba zeruan.
Zeren Lurran, gure planetan
horrela balitz, orduan
Euskal Herria libre eukiko
genuen eta genuan.
Alderantziz be ez da, lekuak,
esaten dudan moduan,
ez digu zertan jarri behar
gure denboran, puntuan.
Horregatik geure izaera
izan daiteke, ez ziztuan,
jarriko gaituena aldian
ta tokian oso-osuan.

Lan etenatik erreboluziora

Lan denboran lan egitea
ta greba greba egunetan
ez da iraultzailea izatea
ezta iraultza, gezurretan?
Greba aldietan beharrean
aritzea edo lanetan
ta lan orduetan lanuzte
egitea da benetan
matxinotzat jardutea ta
matxinada, egietan?
Horregatik gaudenok gaude
zelan ez da ba iraulketan
ta ailegatuko da eguna
beste lan, zereginetan
ari izateko ta orduantxe
egongo gara jaietan.

miércoles, 28 de marzo de 2012

Bat-bateko idazketak

Idazterakoan euskaraz
batez be, horra barkamena,
akatsen bat bai noizean behin
daukat, nork ez?, ta ze pena.
Denborarik ez dudalako
zuzentzeko ta zuzena
zer den hautatzeko, gainera
idatzi nahi dut, hor sena.
Ta adina min sortarazten dit
tarterik, berea dena!,
be ez izatea kantatzeko
idatzitakoa, dena!
Baina txistuka, atzamarrekin
edo isilean naizena
abesterakoan, orduan
senti dezaket garena.

martes, 27 de marzo de 2012

Hitz-azpijokoak

“Demokratei” entzutean
demokrazia hitza ahoan,
zapalkorrari askatasuna,
bake armatuari, atoan
justizia auzi-epailei,
berdintasuna era osoan
ezberdintzaileari, egia
gezurtiari, halakoan
herri ukatzaileei herria,
aberria ezezkoan
dagoenari euskaldunokin,
eskuinari ezkerrekoan
dena ulertzen dut segituan,
esanahia esandakoan
ez da, izango ote hizkuntz kontua
eta izaera ondoan.

lunes, 26 de marzo de 2012

Ematetik kentzera edo kentzetik ematera

Zerengatik batez be eman da
bizitza mundu honetan,
Jainkoarengatik seguru,
nahiz Jauna egon ezbaietan.
Odol urdinarengatik be
gorritxoa isuriketan
ikusi da ta azulean
ez da azula ez gorrietan.
Aberriarengatik zenbat
eman dira bere horretan
aberriak eman ez arren
batengatik, gutxietan.
Kapitalarengatik ere
zer ez da eman, nahiz benetan
eman horrek kentzean datzan
ta kenketa bizietan.

domingo, 25 de marzo de 2012

Ikaskizunak

Bertsolaria den edonor
lehenago bertsozalea
izan ohi dela esan daiteke,
bertso-entzule ta eskalea.
Zaletasuna izanda edo
parean euskaltzalea
egingo da ze euskara gabe
ez da ez bertso ezta zalea.
Afizio biak ja izanik
zer eta gai-jartzailea
izango da ze gai ezean
zer esan ez da ezta esalea.
Azkenean honaino helduta
epaimahai, puntu emalea
sartuko da ze tanto barik
ez da sortze ez sortzailea.

sábado, 24 de marzo de 2012

Poetika, politika eta filosofia hutsa

Zenbatutako ekintza onak
bada egiten dituena,
baina zenbatezinezkoak
ta txarrak eiteko, pena!
Eta aldrebes, neurritako
txarrekin be dabilena
bada, baina neurrigabeko
onak gauzatzeko, onena?
Eta azken hau izatean
txarra ta lehena txarrena,
zer izango da orduan ona
eta zer ote ongiena.
Ona ekintza onekin onak
eitea da ta ongirena
ekintza hoberekin beraz
burutzea hoberena.

Horixe

Euskal Herriaren arnasa,
pilpira edo taupada,
ahotsa, esateko era,
begiak ta begirada.
Euskal Herriaren odola,
maitasuna, bihozkada,
malkoak, izerdia, usaina,
barrea ta besarkada.
Euskal Herriaren bizitza,
izaeratxo, patxada,
ahogozoa, ukimena,
konpainia ta bultzada.
Euskal Herriaren ametsak,
barre-irria, dardarkada,
sentimenduak, arrazoia,
kolore ta matxinada.

viernes, 23 de marzo de 2012

Irabiaketa

Iraulketarako baldintzak
gure artean daudenean
greba orokorrera deitu
gaituzte ostegunean.
Egin ahal izateko lana
euki behar da, ezean?,
ta lana euki ahal izateko
egin behar da, parean!
Ta egon zein ez langabetuak
denbora galtzen etxean
zein kalean langileria
bada lana iraultzean.
Iraultzaile handi izatea
ogibidea izatean
iraultza prestatzen duenak
beti dago beharrean.

jueves, 22 de marzo de 2012

Hala bedi

Nire amatxok maiz eta askotan
esaten dit modu onean
zenbat gustatzen zaidan neri
euskara bere-berean.
Egia da, beste hizkuntzak
zelan ez be bat-batean,
nahiz jakin ez, esango nuke,
denak, baina era askean.
Geurea espresuki askatu
beharko da azken finean
eta alderantziz, askapena
euskaldundu, euskal etxean
badakite zertaz nabilen,
horretan bete-betean
daude, gaude, dabilz, gabiltza
ta lortuko da noizean.

miércoles, 21 de marzo de 2012

Argiaren iraultza

Biktima hitza esatean
edo biktimak, plurala!,
zer esan nahi da, entzutean
zer ulertzen da, makala?
ETArenak, Estatuenak,
hirurenak, ez da hala!,
edo bada, baina badira
gehiagorenak, tamala!
Zer diote erreinukoek?
Zer elizek? Zer? Badala?
Zer merkatu-gizon ta andreek?
Zer alderdiek? Zer? Ala?
Zer telebista kateek? Zer
Bankuek? Zer? Kapitala
ezer ere ez ta horrela
mantentzen dute itzala.

martes, 20 de marzo de 2012

Ondo esanda, ondo esana

Estimatzeko daukaguna
zioen, nork?, Lauaxeta
Ikastolako euskarazko
irakasleak, poeta!
Agian, baina baita ere,
entzun eidak, jarri arreta,
euki mesedez estimatzen
duzuna, hitz beroketa!
Zeren baldin bada eta bada
izateak, ja ariketa!,
balio duena izatean
jarri beharko da erneta.
Eta estimua, baina ez izan
daukazuna, hots aldaketa!,
euki faborez zu zarena
ta gogoan hartu eta.

lunes, 19 de marzo de 2012

Ondo esana, ondo esanda

Lauaxeta Ikastolan bai
euskararen maisuari
baloratzeko daukaguna
entzun nion, gomendari!
Txarra zeren berak zeukana
ez zuen, aholkulari,
aintzat hartzen eta hala ere
izatez zen kontseilari.
Ta esango nuke gaur egun be,
eta nioke berari,
ez duela balioesten
daukana ta Jainkoari
eskatu badiezaioket,
baldin badu duenari
gogoan hartu dezala hark
eskatzen diot, be Amari.

domingo, 18 de marzo de 2012

Gudaketak edo bakeak egin

Politika eta hitzarekin
gatazkaren konponketa
bilatzen duenak kartzela
topatzen badu, hausnarketa!
Gudatea ta indarrarekin
hori bera?, galdeketa,
xerkatzen dabilena libre
baldin bada, gogoeta!
Zelan lortu orduan bakea,
nola ikusi askaketa,
aldrebes balitz posiblea
litzateke ta aldaketa.
Demokrazia izango zen hau,
ez demokrazia eta
frantziarra edo española,
daukagunak, zapalketa!

viernes, 16 de marzo de 2012

Bertso filosofikoa

Norbaiteri entzunda daukat
izateak kontzientzia
baldintzatzen duela eta
ez aldrebes, hor zientzia!
Beste bati aditu diot
sorterriak lizentzia
berbera duela eta izana
baldinpetzen du, esentzia!
Hirugarren batek zioen
edo ez, atrebentzia?,
jaiotze datak bazuela
zera hori, influentzia!
Baina bizitzen dena eta
nahi dena be garrantzia
handia daukate ta beraz
badakigu, alegrantzia!

jueves, 15 de marzo de 2012

Orro eta marru egin

Aupa Athletic ta Manchester
gaur norgehiako ta abarra
eman dizkiguzue Bilbon,
Katedralean, bakarra!
Bai San Mamesean jokoan
lehoiak ta euren indarra
izan dute eskuan ta oinean
gure ditxa edo negarra.
Zorionez zurigorriak
zekien non den iparra
ta bi ta bat irabazi du,
etxekoa ta gutarra.
Ai ze poza, ze alaitasuna,
zenbat amets, zenbat garra
hor diraute ta itxaropenak
ekar dezake gabarra.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Ezagutu ez nuen aitonari

Beste herrietan ez dakit,
baina Durangon, nirean,
Ezkurdin kiosko mutu bat
dago, ez du soinua airean.
Nahiz musika eskola eta
hurrengokoa parean
izan herrian eta abar
isilduta ez da berean.
Kale musikariak ere,
lokalezkoak gurean
badauzkagu be eta hala be
isilean da, ezerean!
Bere ateak itxita daude,
kartzela balitz, hirean
ez legoke askoz hobeto
libreki edo librean?

martes, 13 de marzo de 2012

Nire lehen Hamaseiko eta beste zerbait gehiago

Badut, badaukat lagun on bat
erokeri bat, bakarra
baldin bada egin duena
ta erotzat daukate, txarra!
Kide berberak egunero
nahiz gauzatu barra-barra
mila jenialtasun, bai mila!,
“jeinuan” ez da, kaskarra!
Jeinutzat ai ez dute hartzen
jeinu izan arren, azkarra
eta askoz gehiago izanda be,
ulergaitza, kakatzarra!
Baina aizue ez zaio ardura,
bere lana, eginbeharra
poza handia da berarentzat
ta ez du nahi gehiago, farra!

lunes, 12 de marzo de 2012

Jo ta ke barik irabazi arte

Baten batek esan zuen
ETAren galtze, galera
poliziala eta gero
joango dela lortzera
ETAren galpen, galpena
politikoa, hauxe bera,
baina honek zer esan nahi du,
hortxe daukak hi galdera.
ETAren Euskadi eta
askatasunaren zera
porrota edo galkuntza
lortu nahi duela? Ostera?
Zer da Euskadi, Nafarroa
ta Iparralde? Gure aukera?
Ta askatasuna ez badugu?
Zertaz dabil? Amaiera!

sábado, 10 de marzo de 2012

Bertso politikoa

Ez dakit nori entzun diot
ETAk zelaitxo batean
dauzkan armak utzi behar
dituela bere ustean.
Agian, baina nirean
hilgailuak hor uztean
landari duen txarrantxa
kendu behar zaio ostean.
Zeren lehena baketik
hurbil badago, tartean
askatasunetik azken
hau berdin ta bitartean
bakea askea balitz
ta askatasuna esatean
baketsua ulertuko
bagenu hobe anartean.

Elearen laguna

Zenbatetan gure herrian,
Euskal Herrian entzun da
fronte ezberdinak daudela
eta badaude, ai Buda!
Ni egotekotan nengoke
kulturalean, ez duda!,
kultura frontala eiteko,
badagoelako guda.
Halabeharrez baina hala
eta guzti izan uda
edo negua bakea
nahiko nuen, ai Neruda!
Ze bertso-gizona izanda
naturala, ez duda-muda!,
hitza erabiltzea da ta
bere soinu ta durunda.

viernes, 9 de marzo de 2012

Baldintzazko bertsoa

Ni ez naiz izan ETAkoa
eta ez nintzateke egitan
izango ta izatekotan
botako nuen birritan:
Ni naiz ETA, ni naiz ETA,
ta ETA izanda nire baitan
fronte kulturalean bai
jarriko nintzen kapitan.
Esateko nahi duenak
hitza hitzarekin nahitan
bilatu behar du nahiz ta
ukoa jaso begitan.
Ze indarrari indarrarekin
zilegi izan da be herritan
erantzutea, hobe dela
berbarekin diot nitan.

jueves, 8 de marzo de 2012

Bertso profetikoa

Egunen baten, seguru!,
Euskal Herria askea
nahiko da eta hautatuz
baita be errepublikea.
Dena izango da ezberdina,
eingo da politikea,
ez halabeharrez gerra
ta lortuko da bakea.
Hitz batzuen esanahia
aldatuko da, hitz merkea
ez du balioko izango,
entzungo da musikea.
Baina hala ere eta guzti
ez da egongo domekea
libre iraultzaileentzat
ze izango da burrukea.

miércoles, 7 de marzo de 2012

Mozorroen jausia

ETA-k ekintza armatuak
egin dituela eta
soberan dakigu askok,
baina hor doa gogoeta.
Azkeneraino ez badu
eraman bere ariketa,
terrorea ez bada izan,
zer pasa da, Lauaxeta!
Ze hemen gerrak izan dira
ta badaude ta aldaketa
ETA-rengandik badator,
noizkorako elkarrizketa.
Zertan dabiltza Estatuek,
bakebidean da ETA,
ta horrela jarraituz gero
jausiko zaie kareta.

martes, 6 de marzo de 2012

Bertso isila

Zelan, nola egin daiteke
bertso bat soilik formari
garrantzia emanez, zelan
esango didak, erari.
Eta aldrebes, nola, zelan
bota berdina hondoari
bakarrik emanda axola,
nola esadak, zolari.
Eta zelan, nola, zelan
bai honi bai goikoari
inportantzia emanda
soilki, esan, entzulari.
Ze azken finean soinua
denez dena soinuari
eman beharko lioke
muntatxoa, doinuari.

lunes, 5 de marzo de 2012

Hil edo biziko bertsoa

Maitatu dugun edonor
hiltzen denean negarra,
zinkurina, pena, mina
datozkigu barra-barra.
Eta bizirik egonda
ja ez dagoena, lurtarra,
zenbatetan egin dugu
berarekin farra, farra?
Zergatik ez dira etortzen
adina erraz irribarra,
barrea, poza, plazera
esadazu, Iparrizarra!
Ilunaldiak agian
zorionaren indarra
aurrera dezake, baina
zer da ona eta zer txarra?

domingo, 4 de marzo de 2012

Bertsotan eta birbertsotan

Autokritika eta kritika
eraikitzailea izan
behar dela, hi, zenbat alditan
entzun da hemen edo Suitzan.
Ta eraikuntza kritikoa ta
autokritikoa plazan
izan beharko litzatekeela
diot, hobe hala bailitzan.
Euskal Herrian are gehiago
gaudenean beti dantzan
eraikin horren inguruan bai
etxean, kalean, mezan.
Egin dezagun beraz geurea,
badakigu zertan datzan,
zelan baita ere, baina horrela be
ez dute nahi, jakin hezan!

sábado, 3 de marzo de 2012

Goian dago, behean be bai

Urtebete bat pasa da
Libe ta ni lantokian
ezagutu ginenetik,
gaur hil da, ja ez da bizian.
Emakume txiki bat zen
arima handikoa, irrian
jartzen zuen zituena
ta bera zena egian.
Ezpainetan beti zeukan
irribarre bat, begian
mila txinparta ta eskuan
borroka bat, bazekian
gaixotasunari aurre
egiten ta azkenian
poztasuna galdu gabe
irabazi du era argian.

Noizaldiak

Gure bizitzak, existentziak
izaten ohi du aroak
non begirada geroan edo
jartzen dugu, inozoak!
Eta alderantziz badu garaiak
begiak ta begikoak
iraganean zein lehenaldian
ipintzeko, txotxoloak!
Zeren askotan ahazten zaigu
orainean, halakoak!,
ezartzea eta denbora horrek
garrantzi gehien du, ukoak?
Berari esker ja datorrenak
ta berdin joandakoak
posible dira, beraz aizue
be bai Euskal Herrikoak.

viernes, 2 de marzo de 2012

Mendi-saltari handia hegalekin eta abar

Zaldibarretik Abadiñora,
Egaña-tik Lantegi-ra
ia egunero kamioi batek
dakarzkigu zer begira.
Burdinako, bai!, kontainerretan,
automobilentzat dira,
“olio” filtro, mila inguru,
datozkigu eta badira.
Zorionez gaur metal kaiola
bat bukatzean han, mira!,
hanka batekin matxinsalto bat
zebilen ta bere hira.
Ze salto eginda horrela eta guzti
ez zen iristen ez goira
ta lagunduta, ja askatuta
joan da zakarrontzira.

jueves, 1 de marzo de 2012

Askamina

Gure hizkuntzak, gure euskarak
euskalki eder ez galduak
eduki arren, jakina!,
eman zituen fruituak.
Bat izan zen dakiguna,
batua eta batuak
eredu ezin hobea
jarri dezake, ai bertsuak!
Gure herriak, Euskal horrek
lurralde historikuak,
euskaldun jantzi-jantziak
izanda be ta foruak
ez du lortzen bere ametsa,
askapena ta askatuak
izan arte oihulariak
egongo dira ta oihuak.