jueves, 31 de mayo de 2012

Atzera ez, aurrera


Jende askok du Euskadi ariman,
Euzkadi edo Euskal Herria,
baina zenbatek dute ahoan
hori bera, aberria.
Zeren badira abertzaleak
direla, ta ez da berria,
diotenak ta gero erdaran
dabiltza, Erdalherria.
Eta horrelaxe ez goaz inora,
edo hobeto sorterria
hiltzera doa ta ikusiko du
bere hileta ta hilerria.
Hipokresiarekin, aizue,
gure herria atzerria
izango da ta hori ez dugu nahi
zeren ez da udaberria.

miércoles, 30 de mayo de 2012

Desados?


Mar-ek, Thalassa-k edo Itsasok,
lankidea ta laguna
be, gaur sexua zer den niri
galdetu dit ta ze eguna
eman deust zeren sexua ez da
bakarrik sexua, entzuna?,
plazera baino gehiago da
jolasa, galdekizuna
bezalaxe egiten den hori
da, hori da guk dakiguna,
baina egiten ez dena bada
be sexua, erantzuna
ez da amaitzen zeren sexua
begi-ninian, kutuna,
hasten da eta amaitu inork
daki ondo non den, iluna.

Ados?


Amaiurren amak, Beatriz,
lankidea ta laguna,
gaur galdetu dit lantokian
ea zer den maitasuna.
Ta ezkongabe batek zer daki
horretaz galdekizuna
etorri zait niri burura
ta horrek eman dit eguna.
Maitasuna zer izango da
maitatzea ba kutuna,
sendia, adiskidea, herria
edo zerbait, hor duzuna
da maitasuna eta ere bai,
aparte laguntasuna,
maiteagatik den dena ba
ematea, euskalduna.

martes, 29 de mayo de 2012

Bikainak zarete


Udaberrian eta udan baita
zuhaitza ta landarea
primeran daude ta ematen dute
orria eta lorea.
Ta berdin-berdin itzela dago
unean emakumea,
bere enkantuak ematen ditu,
gozo dabil ta dultzea.
Horregatik ni garaia helduta
alai nago ta poztea
justizi hutsa da ta ia ia
pekatua ai emea.
Ze ederra zara ta ze galanta
ta gakoa, anderea,
eguzkia da, ta bere argia
eta zure azukrea.

lunes, 28 de mayo de 2012

Bagara


ETA-k gaur egun utzi du jada
izan duen jarduera
armatua ta Estatuei bost
axola zaie egoera.
Aro berria zabaldu egin da
eta ari dira batera
iraganean ta badirudi
eurentzat dela bezpera.
Atxiloketak, dispertsioa,
tortura eta afera
hor diraute ta ai behar dena
ez dute egiten: Bilera!
Galiarra suediarra egiten da,
bestea da gaztelera,
ETA ETA da eta euskaldunak
ez al gara, bai bagera.

domingo, 27 de mayo de 2012

Askeki eta bakean


Euskal Herriak aspalditik bai
amets bat du bihotzean
eta amets hori aske izatea
ez al da azken finean.
Bai ta badaki ez dela hori
lortuko ai bat-batean
eta horregatik lan egiten du
bai etxean zein kalean.
Borrokan dabil beraz herria,
irabazpena da airean,
baina euskaldunak oinak dauzkagu
sendo jarrita lurrean.
Egun batean horregatik guk
lortuko dugu bakean
bizitzea ta aldi berean
libreki edota era askean.

Erresaka


Ni Calderon-en ez nintzen egon,
baina Bilbon bai, berrian,
ta abestu eta txistu egin nuen
eta zer ez ai kalian.
Lopezeri eta… txistu egin nion,
Euzko.ak geure abestian
ta gudariak egon ziren bai
hasieran ta azkenian.
Ta Pozas triste ta alai zegoen,
beste batean agian
beste kopa bat hartuko dugu
lehoizaleen hirian.
Bikain egon zen ta askoz hobeto
egongo da ze taldian
sinesten dugu ta ez da amaituko
gau hori datorrenian.

sábado, 26 de mayo de 2012

Anderren eguna


Lehengo egunean nire lobaren
jaunartzean elizara
ez sartzean ni ta lehengusuak
joan ginen tabernara.
Zero deitzen da, lehen Andra Mari
eta irten ginen “plazara”
ta edan genuen ez Jainko-odola,
garagardoa, txibiara
pasatu ostean astiro-astiro
joan ginen Errotara.
Urdaiazpiko, Huelvako ganbak,
onddoak, kristonak, ta hara
erreboiloa eta txuleta
jan genuen ta festara
joan ginen eta festa da festa,
ondo egon zen ze konpara
martxara joan senideekin…
edo barrura, mezara.

Pikoletoak eta…


Orain arte aizu guardia zibila
bi bider nire kotxea
gelditu egin du ta lehenengoan
hau gertatu zen ta ea
azaltzen naizen ze Durangotik
Berriz-erako bidea
hartu nuen ta han zegoen ba
kontrola ai ze unea.
Maletategia zabaltzeko
esan zuen ta barrea
gorde ostean nik esan nion
Euzko Alderdi Jeltzalea
 zela orduan nire alderdia
ta ni nintzela kidea
ta baita ere zinegotzia
Durangon eta ai berdea.

Oraingo gauzak


Nik gazteleran, erdara hutsean
idatzita daukadana
asko da eta eginda daukat
egin beharreko lana.
Horregatikan orain nik dudan
erronka, orain dudana
da geure hizkuntzan, euskaran soilik
idaztea dakidana.
Ahal bada, ahal badut erdaran baino
olerki gehiago, andana
izatea da oraintxe axuta,
eta hauxe ez da lehen neukana.
Beraz euskaran, geure mintzairan
joango naiz zuengana
edo bestela, hori ezean
behintzat aizu zuregana.

Hau eta hori


Emozioa ta pasioa
odolean ta azalean
eta ezina ta baita nahia
eta arpoia, ezta?, balean.
Lehoizalea, elefantea,
kopa ta ez kopa parean,
harrobia ta “pesadilla” team,
irrati ta zuzenean?
Ametsa eta erreal hori,
gola eta ezer ezean,
loko bai zera eta sanoa,
herri bi ta zeren pean.
Euskal Herria ta Katalunia,
kirola ta ze katean?,
ta Esperanza eta esperantza,
helduko da bat-batean.

Txitxarro


Txistua entzun da, baina ez da hori
ikusi dena, parean
ikurrina eta senyera hortik
ibili dira airean.
¿Una bandera? Lau otso ziren
kanpoan ze barrenean
zenbat arima zeuden zelaian
hasieran ta azkenean.
Gora kuleak, gora gutarrak,
milesker bete-betean
esanda eta badakizue
zergatik ai eskerrona!
Lortuko dugu ta lortu egin da
gu garena zoriona
da eta bestea ez da korona,
da Iruña edo Pamplona.

Lehoien herria


Posiblea zen, baina aurrean
zegoen ai Bartzelona
eta Bilbora joan ginen ba
sendia eta lagun ona.
Ta galdu egin zen, baina geureak
ai andrea ta gizona
irabazi, ezta?, gaituzte eta
berdin da seme edo aitona
izan ze aizue guk badakigu
zer garen, ai deritzona
galtzailea eta irabazlea
aldi berean, amona…
Hori gara ta izango gara,
hori ginen, zoriona
nahiz ez eduki guk badakigu
ez dela zer ta txanpona.

jueves, 24 de mayo de 2012

Prosaren hasiera


Idazlea naiz ta ez daramatzat
urte gehiegi, urteak
idazten eta hala ere jada
asko idatzi dut, maiteak.
Deustun nenbilen soziologia
ikasten eta idazteak
idazletxoa egin zidan ta
aldatu ziran zorteak.
Tesina izan zen bultzatzailea
ta Iturrate-ren doteak,
nire maisuak, badute ere
zeresana, bai maiteak.
Milesker beraz azken honi be,
nahiz eta nire ekiteak
sekula santan ez dituen ai
zabaldu munduko ateak.

miércoles, 23 de mayo de 2012

Hautaketa


Bizitza honetan libre izateko
hautapena, aukeraketa
izan behar da zeren bestela
ez dago askatasuna eta.
Geure kasuan egon ez denez
daukaguna inposaketa
besterik ez da, ez daukagu ta
zer izango… aukeraketa!
Eta arazoa horretan datza
eta beraz konponketa
demokrazia besterik ez da,
demokrazia ariketa.
Demokrazia ez da bakarrik
demokrazia, bozketa,
demokrazia zeozer bada
izango da hautaketa.

Bestela…


Bihar berriro lanera noa,
bihar berriro lanera,
alta ja eskuan nik daukat eta
joan behar beharrera.
Eta ez dut gura hori ez delako
nire lekua, nirera
joango nintzen ni eta nirea
idaztea da, idaztera
joango banintz askoz hobeto,
baina ezin dut ta bestera
joan behar naiz herri honetan
badelako bai afera
idazletxo bat ta abertzale bat
izatea, ez dut harrera
Euskal Herrian, naizen moduan
ez naute gura, nire era.

Argi eta garbi


“Guernica” margolana ez dute
ekartzen ba Gernikara
ta burujabetza ematea
itxoiten da, ai bagara!
Bernabeu zelaia ez dute
uzten delako algara
ta esandakoa ematea
espero da, ai ja gara.
Selekzio abertzaleak
ez dute uzten ta hara
subiranotasuna nahi da,
egingo dute kontrara.
Horrelakoak direlako
eta ezin da konpara
eurak bidaltzen gaituzte ba
kakara edo pikutara.

martes, 22 de mayo de 2012

Olerkiari esker


Bi urte edo pare bat,
eta ez da zuzena,
txarto egon nintzen eta
ai ze zoramena
izan nuen nik baina
nire itxaropena
ez nuen galdu eta orain
daukat gozamena.

Hirori buruz


Aurreikusten zaionez dena
ba Ezker Abertzalea
ez da izango bere aukera,
ez delako ezkerzalea.
Abertzalea dio dela,
baina bera jeltzalea
denez paktu hori posible
izango al da, zalea.
Eskumakoa denez beraz
berak eskumazalea
dena hautatuko du, PSOE
zein PP, irakurzalea.
Autoizendatuokin, ez?,
bera da hemen esalea,
zelan lortuko du paktua?
Hiro izanez, bokalea!

Alderdirik gabe


Euzko Alderdi Jeltzalea
Euzko Alderdi Jeltzalea
balitz eta ez PNV
ni izango nintzen zalea?
Lehen agian, baina gaur ja ez,
ez naiz jada maitalea
eta gainera hortik dabil
ai Ezker Abertzalea.
Azken hau da bene-benetan,
ez?, politikazalea,
egiatan ezkerrekoa
eta be euskaltzalea.
Azken hau da bene-benetan
errepublikazalea,
zinez-zinez aberrikoa
eta be herrizalea.

Amaierakoa


Bizitza bertso baten
ipini ahal bada
ez da erreza agian
edo beharbada.
Nirea balitz hemen
dago bihozkada:
Benetakotasuna,
zintzotasuna da

Euskaraz, mesedez


Gauza berdinei buruz
beti gora, behera,
eta ez dugu momentuz
aldatzeko era.
Geure euskaran balitz
berbeta sikiera
ez genuen erdaran
edukiko hizkera.

Ezberdintasunak begi-bistan


Egunkari bat edo bestea
goitik behera irakurtzea
esperientzia desberdina da
badelako ba aldea.
Ta euskaran edo gaztelanian
egunkaria izatea
hor goian baino alde horixe da
handiagoa, anderea.
Eta gizona, ikuspegia
baino hizkuntza edo elea
influentzia gehiago dute
ta ez da behar azaltzea.
Nik horregatik erdaran “Gara”
ta euskaran “Berria”, ea!,
irakurtzen dut, eurak baitira
behar dudan botikea.

Askonahi


Zure alderdian pertsona batek
hartzean botere handia
alderdi hori ezinbestean
geratuko da txikia.
Aldapan behera joaten delako
itzelezko garrantzia
daukana eta hori hitz batean da
zelan ez demokrazia.
Nahiz ta kideek hori aukeratu
hori ez da guztiz egia,
bidetik batek kendu izanaren
jakin nahi dut zergatia.
Noren eskuan ta noren pean
dago gaur ba alderdia
ta erantzuteko ez zara izan
behar zu lehendakaria.

lunes, 21 de mayo de 2012

Onenak aurrera narama


Idazlea lez, olerkari lez
bizitzak, existentziak
egun batean eta bestean
baditu gauza jantziak.
Denbora-pasa bat oso ona da,
ta jokoaren graziak
baditu be ta hor daude jada
hain zure bere esentziak.
Beste aldetik gauza txarrak be
badauzka ai, jaun, andriak,
bakardadea idatzi orduan,
bakartasunezko aldiak.
Horrela doaz nire egunak,
horrela nik olerkiak
egiten ditut eta benetan
dira jardunaldi alaiak.

Neurria


Zer esan dezakegu
zortziko txikian?
Asko ez ta gehiago
zortziko handian.
Dena den bertso horrek
daukan ba neurrian
esan daiteke samar
ta jausi olerkian.

Milesker ematen didazunagatik


Familia aparte
da niretzat dena
idazketa, idazkuntza,
ai ze gozamena.
Adiskideen artean
lagun hoberena,
maite zaitut, bihotza,
zara zoramena.

Itxurazalekeria


Txikitatik nik ikasi nuen
gezurra zer den, egia
baita be ta gaur ere ondo dakit
zer diren, da gauza argia.
Horregatikan ordutik hona
izan da nire bizia
bilaketa bat ta topatu dut
ez dena faltsukeria.
Hala eta ere jendea edo
orokorrean herria
egizalea ez da, nahiago
dute itxurakeria.
Pena ematen du, baina halaxe da,
jendeak hipokrisia
gustukoa du ta horrela dator
gero, zer?, zurikeria.

Ikusitakoan ez dut sinesten


Asko maitatu duzun zeozer
zer eta gorrotatzera
pasatu ezkero zeozergatik
izango da ez?, bestera
esanda Alderdi Jeltzalea edo
maitatu nun, higuintzera
heldu naiz eta ia gehiena
esanda dago, ez da afera!
Elizarekin niri gertatu
zaidana beste aldera,
alderdira, be luzatu egin da
horregatik irteera.
Ez dira Euzkoak ez Jeltzaleak,
gure herria euren etxera
nahi dute eraman eta da aldrebes
behar dena, herrira zera.

Jaun gabeko Jaun-tokiak


Jainkoarengandik gertuen
ni nagoen momentuan
elizarengandik oso urrun
nabil, aizue, munduan.
Lurrean dagoen eliza
eta hantxe goian, zeruan
omen dena ez datoz gaur bat,
esanda bai era altuan.
Horregatik nire lobaren
jaunartzean ni kanpuan
geratu nintzen, elizara
sartu gabe, “Jaun-lekuan”.
Ta leku horretan Jauna ez bada,
zertarako bere orduan
hara sartu, logikoa da
ez sartzea ba tenpluan.