Nire
ama zer da niretzat,
ama
zein “neska-laguna”,
sendiko
andrea, maite bat be,
bi
muxu ta bihozduna.
Irribarretxoa
ahoan,
ezpainetan
hots kutuna,
etxea
eramaten duena
eta
baita be eraztuna.
Amonatxo
ezin hobea,
sukaldean
jakituna,
neure
beste erizaina ta
zinezko
alaitasuna.
Goitik
behera emakumea,
atseginezko
erdalduna,
altzo
bat, beso pare bat ta
egiazko
maitasuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada