sábado, 5 de mayo de 2012

Beste lobatxoa


Markel iloba zer da niretzat,
zer esan!, jaioberria,
egunak baino ile gehiago
dauzkana, haize berria.
Ulermen barik bi belarritxo,
hizkuntza gabe egia
duen ahoak ta ikusi ez nauten
begiek, ai ze begia!
Anderren usain ona duena,
ona bezain aberria,
oso inozoa ta ez dakiena
orain zer den gure herria…
Argi berri bat, oihularia,
poza tanta, alegia
olerki hutsa eta, maitea!,
ume artean umeegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada