jueves, 10 de mayo de 2012

Den bezala maite dudalako


Nire aitak, nire aitatxok
duen gauzarik txarrenak
esan ditzaket ze askotan
esan ditut hoberenak.
Perfekziorako joera
Dauka, baina ez berenak
diren gauzetan, bai ordea
ba badira besteenak.
Beste aldetik diktadore bat
da, ta ni bezala denak
behin baino gehiagotan talka
egingo du ta dozenak
izan arren txoke horiek,
nik nire aita, maitenak,
horregatik maite dut eta
berak maite ditu denak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada