domingo, 6 de mayo de 2012

Era hobean eginak


Nik bertsogintzan eta bertsotan,
nahiz ez ari bat-batean,
ez dut ikasi bertso-eskola
baten eskutik zein pean.
Batez be “Hitzetik Hortzera”-ren ta
hango saioen atzean
egoten naiz ni ondo ikasteko
telebistaren aurrean.
Eta doinuren bat ta neurriren
bat gustatzen zaidanean,
bertso hori ongi nik aztertzen dut
gordetzeko barrenean.
Sekretua ta nire kabuz nik
saiatzen naiz modu onean
antzekoren bat egiten eta
badauzkat be era hobean…

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada