Maite
dudan norbait jaustean
beti
datorkit burura
zergatik
jausiko ote zen
galderatxoa
ta ardura.
Nortzuk
nahi zuten jausi hori?
Nortzuk
ez daude gustura?
Nortzuk
dabiltza oso pozik?
Nortzuk
daukate tristura?
Nork
lagundu dio benetan?
Nork
eman du horren itxura?
Nork
ez zion emango ez itsu?
Nork
eman zuen itsura?
Maite
dudan norbait jaustean
beti
datorkit natura
eta
mila itaun jarraian
botatzen
ditut mundura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada