jueves, 10 de mayo de 2012

Hegalekoa edo eskolta


Athletic buruz eta futbolaz
ta behin baino gehiagotan
idatzi egin dut ta geratu da
ezkutuan bai askotan
nire kirola inoiz ez dela
izan futbola, txikitan
ta ez hain txikitan saskibaloia
nik izan baitut gogotan.
Ta Lauaxeta Ikastolan ta
Frantsezak bai taldeotan
ibili nintzen pasa aurretik
Tabirakora une haietan.
Ta Saskiaren erraldoiak ba
erosten nuen ta bistan
Izarretatik gertu eukiten
nuen ba nik telebistan. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada