domingo, 6 de mayo de 2012

Kontra eta alde


Izkiriatzean edo idaztean
egon badira idazlea
deskontzentratu egiten duten
gauzak, hala nola erlea.
Eta eltxoa eta zarata,
abeslaria izatea,
arazoren bat edo pilo bat,
deitzen egotea atea.
Aldi berean badira ere
berdin eskribatzailea
bizitzen daben txikikeriak,
etsenpluz, irakurlea.
Eta idatzita berak daukana,
obra bera, gizartea,
denbora-pasa, bokazioa,
aberria eta artea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada