martes, 8 de mayo de 2012

Sinclair ZX Spectrum 48kB


Txikia nintzen ta Spectrum-a
ordenagailua ai Jauna
nik izan nuen lehena izan zen
ta betirako laguna.
PC-a hori da, baina Sinclair-ek
bideojokoetan zuna
gaurkoak euki arren ez dute
hark zuen berritasuna.
Joko horietan xakea neukan
gustuko ta kotxeduna
egun ordea, baina gaur joko
izatez da idazleduna.
Hori da niri gehien atsegin
zaidana, entzule kutuna,
idaztea da denbora-pasa
hoberena ta euskalduna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada