jueves, 10 de mayo de 2012

Tabirako Baqué


Tabirakon nengoenean,
saskibaloiko taldea,
kidetik kidera ez zegoen
hainbesterako aldea.
Talde erdia bai Euskadiko
selekzioan, berea,
zebilen eta talde ona
zen ta saski-aberea.
Taugres eta Caja Bilbao…
jende hobea, gaztea
zeukaten eta ezin genuen
inolaz irabaztea.
Erraldoiak ipotxen aurka
zen hura, baina gurea
eginda kostata irabazten
ziguten, gazte edo agurea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada