sábado, 30 de junio de 2012

Orduan


Lagun on bat daukazunean,
emakumea, egia,
eta zertxo bat gehiago izan
ahal zarete alegia.
Horrelakoetan, aizue,
zer egiten da, sendia!,
nola asmatzen da, nola eta
zer dago ondo, familia!
Niri pasatu zait ta ez dugu
ezer egin ta, andria,
ondo dagoela uste dut,
antzeko zerbait bakia.
Aurkakoa balitz, be ondo,
baina lehena, ze argia!,
puntuan mantentzen du dena,
hoberena?, ta jantzia!

Bea


Beatriz, nire lagunmina,
aurten joango da Indiara
eta nik gauza bat bakarrik
eskatuko dut bertara
baldin badoa, ez da izango
Gandhi bat, Sitar bat, hara!,
Indiako muxu bat, horixe
da nire eskaria hartara
baldin badoa, Bea joan,
joan zaitez ai Asiara,
baina etorri bueltan, etorri
gure laguna bazara.
Maite zaitugu, maite zaitut,
ona, ongilea zu zara,
zure eskuak osasuna ta
zu dena, ezin konpara.

Beatriz


Lantegi Batuak-en dudan
lankide batek, laguna,
egun batean esan zidan
gauza bat, aizu, oso astuna.
Ni jeltzalea nintzanean
ez zuela ai euskalduna
nirekin hitz egingo eta
min egin zuen, kutuna.
Zeren orain ezagutzen nau
eta bai gaur da eguna
dakidala bera erratuta
zegoela, poztasuna!
Nirekin hitz egiten du, hor
dago froga, maitasuna
gauza horietan dago eta
maite zaitut, eraztuna?

Bat-batean


Zuk ez dakit ikusi duzun
Espainia… ta Euskal Herria
duten azpiko guda eta
azalekoa, berria?
Ez dakit, baina guda hori,
beti lez horra egia,
irabazita daukagu nahiz
ez konturatu, sendia!
Euskararekin soilik, aizu,
eginda dago erdia,
ta borondatearekin, ez?,
beste erdia alegia.
Gu garena azken finean
ezin da ukatu, aberria!,
eta ahalko dugu, ahalko dugu
edo dute?, familia!

jueves, 28 de junio de 2012

Maite dut


Ni neuk maite dut mundutxoa,
nik neuk maite dut herria,
nik neuk maite dut taldea ta
nik maite dut gizakia.
Nik neuk maite dut maitasuna,
nik neuk maite dut sendia,
nik neuk maite dut laguna ta
nik maite dut gizadia.
Nik neuk maite dut idaztea,
nik neuk maite dut andria,
nik neuk maite dut jaitxoa ta
nik maite dut olerkia.
Nik neuk maite dut lantokia,
nik neuk maite dut ardia,
nik neuk maite dut etxea ta
nik maite dut aberria.

Hala izan dadila


Gehien gustatzen zaidan droga
hachisa edo marihuana
da ta noizean behin erretzen
dut etxean ai dudana.
Ondo sentitzen naiz horrela,
hori da nik dakidana,
ze psikiatrak ez dela hain ona
esaten dit beragana
joaterakoan ta hilero
joaten naiz berarengana
errezeta bila eta esan dit
ondo nagoela, sana
dagoela nire burua
ta ondo dago, daramana
bere gainean ez da gutxi,
hobetuko da, laztana.

miércoles, 27 de junio de 2012

Milesker, Iru


Gaur egun ez dut emakumerik
bizitzan ta ez dut beharra,
iraganean bai ordea ta
hura zen andrea ta arra.
Irune eta Etxebarria
zen bera, ai berriztarra,
zoragarria, leiala eta
berak bazeukan indarra.
Lagun ona zen ta bada oraindik,
ni bezala ezkertiarra,
jantzia, ederra, karakterduna,
euskalduna, ez espainiarra.
Erretzailea, solaskidea,
zeukan iparra ta izarra
eta bost urtez bere alboan
izan zuen durangarra.

Ez dena ez da


EAJ nik be uste nuen
independentista zela,
baina autonomista hutsa da
ta gustuko du Zarzuela.
Bakoitzari berea eta
ez pentsa aldatuko dela
zeren denbora izan du eta
ez da aldatu, da horrela.
Madrilera begiratzen du,
gustatzen zaio pastela,
Euskal Herria ahaztu egin du
eta baita be kartzela.
Bere jaiotzan bestea zen,
den moduan da epela,
negozioan bera ondo dago
ta apurtu zaio kupela.

martes, 26 de junio de 2012

Autorretratua


Ez al da akaso, ez al da agian,
nire izena eta abizena,
aizu entzulea, arra edo emea,
ai Guillermo Ansorena.
Durangarra naiz, Bilbon jaioa,
euskalduna, ez da dena!,
autodidakta, abertzalea,
poeta eta hurrena.
Urriaren ta hogeikoa naiz,
zenbat urte, hiru dozena,
Librakoa ta soziologoa,
filosofo txikiena.
Erromantiko, Athleticzale,
zinegotzi ai ohiena,
politikari, ezkongabea,
pertsona ona, ez onena.

Nahitasuna eta adiskidetasuna


Euzkadin ez dugu bakea,
ezta be askatasuna,
baina nik gehien nahi dudana
da izatea euskalduna.
Ta euskara daukana ez da soilik,
ez euskaltzaletasuna,
herriarekiko amodioa
ez al da ere, hi, laguna.
Maitasun herrikoi horretan
dago dena, maitasuna
da euskaldun baten ikurra,
euskaldun baten zentzuna.
Ta amodio horrek dakarrena
zer da ba laguntasuna
edo alderantziz, pasioan
ta laguntzan da osasuna.

Ideian, ekintzan edo bietan


Iraultzaile bat da ideia berri
bat daukan, duen pertsona
nahiz ta ez gauzatu ideia hori,
hori da dagokiona.
Iraultzaile bat da ekintza berri
bat daukan, duen gizona
nahiz eta ez lortu bere helburua,
hori da, ez?, deritzona.
Iraultzaile bat da bi horiek
dituen, dauzkan aitona
edo edonork nahiz eta ezin
eskuratu zoriona.
Iraultzaile bat da iraultzaile bat
nahiz ta ez izan izenona
ta iraultzaileak ez dira asko
eta hori ez da gauza ona.

lunes, 25 de junio de 2012

Bietan edo batean


Aurpegian, baina batez be
pertsonaren begietan
bere arima ikus daiteke
esango nuke denetan.
Ametsak ta beste guztia
dira begi-ninietan
ze begiak ez daude soilik
ikusteko, ez?, benetan.
Pertsona osoa ikusi ahal dugu
 aurpegiko bi horietan
zein bakarrean eta ez badu
itsuak gara, itsuetan.
Ikusi beraz, berrikusi
mundu horietan edo horretan,
baina begira be zureak
edo zurea azkenetan.

Horretaz


Bizitzaren zati handi bat
ematen badugu lotan
ondo lo egitea izango da
ona hemen zein zerutan.
Atsedena hartu eta amestu
egin behar da egiatan
ze bestela loa ez da hain ona
ta ez gabiltza gezurretan.
Bizitzaren zati handiena
bai hementxe ta bai hartan
ematen denez esnatuta
esnatu zaitez benetan.
Ta gero egin, parte hartu
egin behar da denetan
ze bestela zer ta esnatzea
ez du balio askotan.

domingo, 24 de junio de 2012

Bi aurpegi


Askotan entzun dugu negar
egitea ona dela
ta izan daiteke zeren pena
joaten baitzaigu horrela.
Gehiagotan entzun da ordea
barre egitea itzela
dela ta izan daiteke zeren
pena joaten zaigu honela.
Negarra eragiten duten zer
ta barreek badaudela
ta aurkakoa be egia da
ai Euzkadi ta Gaztela.
Txanpon bereko bi aurpegiak
horiek biak direla
gauza jakina da ta beraz,
zuek, bejondeizuela 

sábado, 23 de junio de 2012

Zuretzako


Jaione Amantegi da bera,
emakume itzela ta ona,
eskuzabalekoa eta
badu berak zoriona.
Begietan zeru bat dauka,
eguzkia ilean, mona
da baita ere, baina batez be
bera da osorik pertsona.
Bere garaian dagoena,
azkarra eta sakona,
gizon gabeko andrea, baina
laguna zer ta denona.
Bi seme dituen ama da,
oraindik ez da amona,
izango da eta badauka
maitasuna, guztiona.

Zuretzat


Olatz Lejardi da bere izena,
emakume euskalduna,
polita, ona, zintzoa eta
baita be geure laguna.
Berriztarra ta enpresa-andrea,
berak dauka alaitasuna
nahiz ta biziak ekarri dion
pena ta gogortasuna.
Eta horregatik merezi du ba
gugandik ai maitasuna
eta ematen diogu hori
delako oso kutuna.
Beraz, laztana, zuk ez aldatu,
zuk duzu laguntasuna
eta zurekin egotea da
opari bat, guk duguna.

Eguneroko borroka


Nire psikiatrak esan zidan nik
buruko gaixotasuna
daukadala ta horregatik ba
daukat nik ez-gaitasuna.
Eta txar hori bizirako ta
dela dio, jakituna
ez da ze nik neuk ondo nago ta
badut be ai osasuna.
Baina gaur arte sendikoek ta
soilik zekiten, laguna
da oraintxe bertan dakiena
ta heldu zait ai poztasuna.
Ze azken finean nire osasuna
ta aurkakoa, eritasuna,
txanpon bereko bi aldeak dira
eta hori da ba duguna.

viernes, 22 de junio de 2012

Denbora, gaia eta lekua


Ez da erraza idaztea eta
nik ahal badut egunero
idazten dut eta berdin zait
baldin bada ai gauero.
Ez da erraza idaztea eta
bilatu behar da astero
denboratxo bat idazteko
hori nahi izan ezkero.
Ez da erraza idaztea eta
topatu behar da gero
gairen bat idazteko, gaia
dagoena bero-bero.
Ez da erraza idaztea eta
lortu behar da goizero
leku apropos bat idazteko
ta badakizu honezkero.

jueves, 21 de junio de 2012

Heltzen denean


Ez dakit noiz, baina idazteko
helduko da azken eguna
egunen batean ta ez dut nahi
hori, adiskide, laguna.
Azken bertsoa edo olerkia,
ez naiz horren jakituna,
idazteko parada helduko
da ta izango da euskalduna.
Momentu tristea nik neuk bai
eta baita be iluna
pasatuko dut, baina denek
merezi dute, kutuna
baita ere egingo zait ta hori
ez da txanpon, diruduna,
erosi dezakeena, hori
ez al da ba alaitasuna.

miércoles, 20 de junio de 2012

Horretan


Egun batean, ez dakit noiz,
suertatuko da aldaketa,
Euskal Herria aske izango da
eta ez da egongo ja ETA.
Dena izango da ezberdina
eta zinezko berbeta
egingo dugu eta hitza
egongo da eta arreta.
Gure nahia beteko da ta
boto-ontzia ai beteta
ikusiko dugu ta horrekin
izan dezakegu olgeta.
Egun baten, ez dakit noiz,
helduko da konponketa,
Euskal Herria aske izango da
eta ez da egongo tanketa.

Bizitzaren oinarriak


Etxe aldaketa bezain, adina,
zelan esan, garrantzia
osasunean izan da lana
topatzea, horra egia.
Ta nahiz ta ez izan nire gustuko
lana, lagun ona, handia
aurkitu dut ta bera da Ander
Markinako Onaindia.
Eta bi txori tiro batekin
lortu ditut, lan txikia,
txarto ordainduta, ta aldi berean
adiskide berezia.
Ta maitasuna olerkian dut
ipinita, olerkia
dena da, dena nire bizitzan
baita ere Euskal Herria.

Ikusten dena


Mila motibo daudenean
“gudatea”, “gerratea”
egiteko Euskal Herrian
nahi dugu zer ta bakea.
Ta ez dakit nik lortuko dugun
bake hori edukitzea,
baina nahi barik lortuko da
guda hori pairatzea.
Azken finean bi Estatuek,
Espainia eta bestea,
ez dute bakea izateko
behar den borondatea.
Euskaldunok duguna, ez dute
eta beraz ulertzea
ez da erraza izango, borroka
egongo da, izan fedea.

martes, 19 de junio de 2012

Ba


Bizkartzainak dauzkat, hobeto
aurkakoa, euren itzala
nire ondoan izatea da
gauza txarra ta ez normala.
Ze beldurra sartzen dizute
ta ez da beldurra birtuala,
sumatzen den gauza da ordea,
gauza guztiz erreala.
Asmo txarrak dauzkate eta
kasualitate anormala
eurekin ematen da, presa
nor da hemen, irreala?
Bakea nahi ta guda izan
ez maitea, berehala
igartzen den zeozer bada,
dakigula, dakidala.

Garbia


Askotan ezin da esan dena,
askotan falta da egia,
baina beti egon behar da
esateko guraria.
Nahi horretan, desio horretan,
ta hobe baldin bada handia,
itxaropen osoa daukat
ta ez da esperantza txikia.
Esan nahi duenak nahiz eta
ez esan guzti-guztia
era asko ditu “esateko”,
horretan datza olerkia.
Eta askotan esaten dena
da justu-justu, argia!,
ez dela esan, baina horrela be
esaten da, ze garbia!

domingo, 17 de junio de 2012

Sinplea


Ez naiz urrezko ezkongabe bat,
nahiz ta izan ezkongabea,
txanpon txikiko ezkongabea
naiz, horra nire fedea.
Ez naiz aitatxo berri bat, nahiz
izan osaba maitea,
aita bitxia be eta horrela
daukat arima betea.
Poesia gainera hortxe da,
emakume lez, andrea
da niretzat edo hobeto
esanda nire emaztea.
Eguneroko ezkonlaguna,
bikaina bezain gaztea,
maitasuna edo amodioa
beran daukat, ze sinplea!

Gainera


Poeta bat zelakoa den
galdetu zara?, galdera
ona da eta nik badakit
nola naizen, nire era.
Beira bat bezain apurkorra
ta diamantetxo bat zera
bezain gogorra naiz, batean
lehena, bestean bestera?
Beira bat bezain gardena ta
diamante bat bezain fiera
ez, distiratsua naiz eta
lau gauza horiek batera.
Beira bat bezain zorrotza ta
diamante bat bezain verá
baliotsua naiz eta, aizue,
askoz gehiago gainera.

Den dena


Ahulenekin egon behar da
hori delako onena,
eurak, guk dugu zer ta arrazoia
eta ez indarra, txarrena.
Eta ahulak dira eta ahulak gara
baina bat ta bat dozena
azkar egiten da eta ahal dugu
egin, hori da hoberena.
Denon ametsa, denon hori da
guri egiten gaituena
eta aldaketa gure esku egon
arren hori da zailena.
Ta aldi berean ez al da akaso
baita ere errazena,
ba badakizu goazen batera
ta lortuko dugu dena.

sábado, 16 de junio de 2012

Gauzak


Bizitzak badauzka uneak
ta bakoitza bere unean
bizi behar da eta denetan
ikasten da bat-batean.
Denak dute zeozer, zerbait
ta bakoitza ai berean
bizi behar da, zeren denak
dute zeozer, kalean
gauzak bizi behar dira ta
bizitzean ai gurean
zeozer dela argi dago
eta bakartasunean.
Garbi dago bizitzen dela
baita ere gizartean.
eta hor bada, ere badago
barrutian edo etxean.