domingo, 10 de junio de 2012

Ai ama eta ai aita


Euskal Herrian edo hobe Espainian
benetan gauza arraroak
gertatzen dira eta horregatik
eginda daude bertsoak.
Euskaldunari zer ta espainola
egin nahi diote, eroak
daudela garbi ematen du eta
gainera ez dira frankoak.
Ze ez dute lortzen ta aurkakoekin
datoz orain, halakoak!,
ta espainolari zer ta euskalduna
egin nahi diote, otsoak.
Azken finean gauza delako
irabaztea ai botoak,
baina hori beti deitu izan da
herrian putxerazoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada