sábado, 2 de junio de 2012

Alferrik


Berrogeita hamar egun ez dauzka
loba txikiak, bizirik
denbora gutxi darama eta
maite nuen jaio aurretik.
Berak, Markelek, asko, lar ez da
aldatu jaio zenetik,
baina bestea dena aldatu da,
ez ezta?, orduz geroztik.
Ez dakizue zenbat abestu
nion atzo egunean nik
eta berak bai barre egin zuen
ai egindakoagatik.
Poztu egin nintzen, itzela izan zen
eta ez dauka oraindik
ahotsik eta nik jada nago
hitzik gabe eta alferrik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada