sábado, 9 de junio de 2012

Argazkitxoa


Bizitza ta politika ere
ez al dira ba xakea,
tablerotxoa, piezak eta
bi aurkari, ze parea.
Ba Euskal Herrian… ETA-k jada
mugitu dela, erregea
hor da, bere burua hil du,
erregina ai barea?
Hemen dena aldatu da, Espainian
berdin dabiltza, bakea
ez dute nahi, guda bai eta
nahi dutena da matea.
Gutxi ez balitz alderdi batzuk
peoiak dira, bestea
zalduna eta bada ere
hortik monarka-ordea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada