jueves, 14 de junio de 2012

Bitxikeriak


Irakurleak irakurtzean
pasatzen ditu orriak,
aurrerantz, aizu, gehienetan ta
aldrebes be, ai begiak.
Bertsolariak idatzi orduan
pasatzen ditu ez “zuriak”
ta bai ordea bertsoak edo
poesiak, olerkiak.
Ta hauek, aizue, ez al dira ba
bizitzaren oinarriak,
existitzean zein bizitzean
sorturiko ai zauriak.
Sendatuak ta sendaezinak,
zein senda bidean, biak?,
dira materia poetikoa,
gaina edo marrubiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada