viernes, 1 de junio de 2012

Doinua


Durangon dugun ta Ezkurdi plazan
etxetik soinu bikainak
entzuten ditut eta eurak dira
guztiz-guztiz ezberdinak.
Kanpaien hotsa, ahotsaren bat,
txorien arteko ipuinak,
haizetxo kantak, trumoitxo berbak
oihu, garrasi arinak,
txistu politak, txalo andana,
pausu zintzoen ezinak,
telefonoa, musika eta
motorrak eta hegazkinak
Ta euren artean atseginena
isiltasunaren oinak
edo hobeto bere oihartzuna,
kenduta noski sorginak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada