sábado, 9 de junio de 2012

Junkal maitea


Anarkista den lagun batek
esan dit gaur ai gauean
arerioak dauzkadala
ta eman du bete-betean.
Ta gehitu du kontrakoak ba
otsoa bada parean
ni otsoa izan behar edo
naizela, ai bihotzean
labana sumatu dut, aizu,
usoa ni naizenean
zauria zer den argi dago,
hor gakoa, sol klabean.
Otsotasuna, usotasuna,
beltza, zuria bidean
eta ez dira bateragarri
edo bai?, dudaren pean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada