sábado, 9 de junio de 2012

Surio ez, bere burua


Euskal Telebistan, ETB-n,
orain arte egunero
programa batzuk nik ikusten
nituen, aizu, gauero.
Azpimarra ta Dragoi Bola,
Hitzetik Hortzera, gero
Ai ama batez be, baina orain
ezin dut ta ez da no quiero.
Aldaketak egon dira ta,
arrazoia?, bero, bero!,
ta ezinezko orduetan daude
katean, ez da Olentzero
opari horiekin orain
datorrena ta horrezkero
edozein gauza ikusten dut,
baina euskaraz honezkero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada