domingo, 29 de julio de 2012

Gozatu egizue


Lurrako klima normalean
ez da izan guk daukaguna,
gurea oso ona da ta
izan da txarra, laguna.
Zero azpitik eta hogeita hamar
gradutik ai euskalduna
gutxitan pasatzen da eta
hori da ona, duguna.
Baina horrelaxe ez da izan
normalean ta, kutuna,
beroa ta hotza izan dira,
hori zen gogortasuna.
Beraz gozatu mementoa,
baina helduko da eguna
aldaketa abian delako
eta izango da astuna.

sábado, 28 de julio de 2012

Hori


Arrazoia daukagu, baina
falta zaigu ai indarra
ta indarra dena izan da beti
eta hori da gauza txarra.
Herria gurekin dago ta
ezin, gurekin iparra
ta ezin, beti izan da goikoa
eta hori ez al da kaskarra.
Behekoa eta gehiengoa
oraingoa eta zaharra
gurea eta ezinezkoa
eta hori ez al da baldarra.
Estatua nahi ta Estatuak
beti ez, ez da bakarra,
ta ezin ta ezin ta ezin… “ta… ezin”
gora gu eta gutarra.

jueves, 26 de julio de 2012

Sekretupean


Denok daukagu sekreturen bat
eta izatea ez da txarra
ta sekretua sekretu izan
behar da izateko indarra.
Edozein gauza izan daiteke
ta sekretua, oharra,
bakarrena da zeren bestela
ez da izango,andre ta arra.
Horrela gauzak hoberena da
zuk izatea bakarra
jakiten eta horretarako
txintik ere ai lurtarra.
Baina ez da erraza ta berdina da
berritxoa edo zaharra
izatea eta ja badakigu
isilik, ez barra-barra.

miércoles, 25 de julio de 2012

Aurkariak


Isiltasuna behar denean
benetan da gauza handia
eta isilean entzun daiteke
isiltasuna alegia.
Gainera askotan hobe da isilik
egotea ta bakia
barruan eta kanpoaldean
sentitzea, poz txikia.
Beste batzuetan ordea, aldiz
hitz egitea, andria
eta gizona, beharrezkoa
ez al da, bai bada egia.
Ta esanez gero esandakoa
isiltasuna guztia
baino hobea izan dadila,
ez al da hala, Euskal Herria?

martes, 24 de julio de 2012

Etor dadila etorri behar bada


Gaur egun ez dut emakumerik
nire bizitzan, alboan,
baina horren partez dago olerkia
eta hau da dena, parean
nik jarri dut ta egun daukadan
maitasuna azkenean
gauza handia da ta ez dut aldatzen
ezergatik ta nirean
nago nik hori nire ahotsarekin
ondo esaten dudanean,
zeren artean ta poesian
daukat dena bat-batean.
Beraz ez dut nahi nik amodiorik,
batekin era garbian
beteta nago eta bestea
etor dadila bakean.

lunes, 23 de julio de 2012

Zenbat doaz


Oparitxo bat utzi didate
nire kotxean, txiklea
izan da eta kostatu egin zait
ispilutik ba kentzea.
Eta ez da izan lehen alditxoa,
orain dela eskas bestea
kendu egin nuen eta kostata
zeren darama epea.
Oraingokoa ea azkena den,
desira da, ez agintea,
zeren gainera ez dut merezi
ta ez dago ondo hori ikustea.
Ta azkena ez bada, azkenaurrekoa
izan dadila, bakea
behar dugu ta nik bereziki,
ez al da hobea, maitea?

domingo, 22 de julio de 2012

Idazle bat


Idazle bat beti ez du asmatzen,
baditu be erroreak,
baina baditu ere bikainak,
ondo daki erregeak.
Idazle bat beti ez du asmatzen,
saiatzen da, asmatzeak
du gakoa, baina sarritan
ezin da, jaun eta andreak.
Idazle bat beti ez du asmatzen,
baditu be ai ze fraseak,
baina baditu ere oso onak,
ondo daki abadeak.
Idazle bat beti ez du asmatzen,
baina hori nahi izateak
asko da eta asmatzekotan
barkatzen dira besteak.

jueves, 19 de julio de 2012

Eta birjartzen


Idazle batek mehatxuren bat
edo asko alegia
jasaten badu zer nahi da horrekin,
zer nahi da, esan egia.
Isilarazi nahi dute akaso?,
isilarazi olerkia!,
nik baietz diot eta ez da asko
pentsatu behar, “zalia”.
Beldurra sartu ez bada gura,
beldurra edo bakia
apurtzea ere izan daiteke
helburua, jaun ta andria.
Nire kasuan horrela dela
uste dut, da gauza argia,
hori sentitzen dut nik behintzat ta
bada be gauza garbia.

Puntuak jartzen


Idazle on batek botatzen badu
testu bikaina edo txarra
paperontzira arrazoiren bat
edukiko du, ez jo adarra!
Eta arrazoien artean bada
bat dena oso kaxkarra,
mehatxua ta baldin badago,
mehatxua da oso zaharra.
Nire kasuan alderdi batek
erakutsiz bere indarra
denuntziarekin mehatxatu nau
horra egia ai iparra.
Ta nahiz ta ez egon horretarako
motiborik durangarra
den honek kendu ein du testua,
behartuta, ze beharra.

miércoles, 18 de julio de 2012

Politena


Idazle hoberenak badu be
akatsen bat, normalena
da akatsa ikustea testuan
ta zuzentzea, ohikoena.
Baliteke be testu osoa
txarra izatea, ez onena,
eta orduan testua bera
botatzen da, arruntena.
Baina onak diren testuak be
botatzen dira, txarrena
ez, onak direnak, aizue,
edo hobeto ona dena.
Nik soberan dakit oraintxe
bertan esandako azkena
egia dela eta halaxe da
idazkuntza politena.

martes, 17 de julio de 2012

Orain eta ja


Krisiaren arduradunak
libre daude ta kalean
ez da ikusten haserre handia,
jendea dabil etxean.
Ta ez badugu ezer egiten
egin duten bakoitzean
berriro gertatuko zaigu
berdina haien aurrean.
Erresistentzia, borroka
ez badago gure artean
nahi dutena egingo dute
beraiek nahi dutenean.
Irten kalera, altxatu ahotsa
benetan behar denean
zeren bestela akabo, listo,
beraz ekin bat-batean.

lunes, 16 de julio de 2012

Alderdikerietatik at


Alderdia utzi nuenean,
bost urtetxo edo orain dela,
libre lez sentitu nintzen ni
ta hori da gauza itzela.
Idazkuntzan sumatu nuen
askatasuna bai dela
gauza handia eta betiko
behar dena ze bestela.
Jakina da horregatik gauzak
ondo ondo ez doazela
zeren eta libertatea
da behar dena, ez kartzela.
Libertate horrekin ahotsa
da zuzena eta horrela
asko esaten da, askapen hori
dena da beraz honela.

domingo, 15 de julio de 2012

Nork


Nork botako du lehen harria,
hemen du nire aurpegia,
edo hobeto nire masailak,
ze polita da egia!
Nork ez du errurik, nor da libre,
“bekatua”, nire herria,
edo hobeto erroretxoa, ez?,
ze polita da, aberria.
Nork dauka eskuak garbiak,
maitasunak alegia
edo hobeto ba nahitasunak,
ze polita ez?, sorterria!
Nork botako du ta nork ez du
ta nork dauka, balentria!,
edo hobeto zeure gustura,
ze polita, poetria!

sábado, 14 de julio de 2012

Egia


Estatu espainola jarraitzen
gaitu guri egunero eta
edozein gailu oso ona
da eurentzay ta ze berbeta!
Ja ezin dugu guk hitz egin
era onean, dauka arreta
guk hitz egiten duguna eta
hori ez da ona, Barreta…
Euskal Herriko hormak eta
beti esan da “entzunketa”
egiten dutela eta egia
da, ta horra ni tarjeta.
Entzuten dute eta jakina
da, badute be tanketa
ta beldurra daukagu, baina
helduko da, ze hizketa.

jueves, 12 de julio de 2012

Tira


Bizitza honetan askok nahi dute
izan gehiago, badira
be bere izana ai ukatuta
daukatenek, zer harira?
Guk, euskaldunok, adibide lez,
ta hori ez da gure desira,
nahitaez soilik lortzen baitute
euren nahia, ai begira!
Horrela gara gu espainolak
nahiz eta Euskal Herrira
betidanik jo gure maitea
eta ez beste tokira.
Oso sinplea da ta arazoa
ni tamalez ai hobira
joan aurretik ez da, zelan ba?,
konponduko, baina tira.

Betikoa


ETA-k dio gure bakeak
zer ta etsaiak dituela
guda nahi dutelako eta
horrelaxe da Gaztela.
Denontzat ona dena ez dute
nahi ta eurentzat ba kartzela
da konponbidea ta hori
ez da ez ona ez itzela.
Garaia da gure arazoa
konpontzeko eta krudela
da horren aurka egitea
ta horrek badauka ba tela.
Horrela gabiltza ezinean,
falta da beraz labela
ta label barik dena berdin
jarraituko du ai Manuela.

miércoles, 11 de julio de 2012

Horixe


Irla batera zer eramango
nuen, horra ja galdera,
Pc bat baina malgukikoa
erantzuna, de primera.
Ordenagailu batekin mundu
asko dauzkat ta gainera
tresna ederra idazteko ta
ikasteko be sikiera.
Poeta bat ez, nirekin doa,
mahia, ahulki bat bez, bai zera!,
inpresora ez, liburua bez
ta zertarako papera.
Konputagailu batekin asko
egin daiteke, en erdera
edo euskaran edo…, horixe da
nik nahi dudana, en euskera.

Zuri


Gaur egun lagun gutxi dauzkat nik,
errua? idaztearena,
baina idazteak emango dit be
lagun asko ai Ansorena.
Hilda egonda ere egingo ditut
lagunak eta askorena
izango naiz ez?, seguru nago,
beraz batena, bestena.
Lagun guztiz ezberdinak dira
ta niretzat bigarrena
da oso polita, berarentzat, ez?,
bertsotxo hau ai Maitena.
Ezezaguna den lagun hori
niretzat bada asko, dena,
beraz milesker, kide maitea,
zu baitzara hoberena.

martes, 10 de julio de 2012

Ofizioz


Idazlea izan nahi duenak
berak, berak nahi duena
idatzi behar du, bestela
ez da izango, hori ez da dena.
Idazlea izateko idazle
izateko ahalmena
be eduki behar da eta hori
ez da izatez errazena.
Ez da dohaina edo talentu
kontua soilik, dozena
bat dio lana ere badela,
lan gaitasuna, batena.
Lana da trebatzen duena
eta lanak gu garena
aurkezten du, beraz lan egin
egizue, hori da azkena.

Etsaiak eta guzti


ETA-k EAJ arerio lez
gaur egun behar duela
esan du Joseba Egibarrek
ta baliteke horrela
izatea, baina ez du ematen
hain zuzen aldrebes dela?,
ze horrelaxe izango du berak
kontraste bat eta itzela.
Alderdikeri hutsa da hori,
ezin da ulertu bestela,
alderdikideak ezin du
esan egia krudela.
Tabu bat dauka eta horrekin
idatziko du nobela
bat, baina ez da guztiz egia
izango, ez al da honela?

lunes, 9 de julio de 2012

Agiri eguna


ETA-ren hitzari sinetsiz,
eta bada sinesmena,
EAJ-k ta Estatuak
bat egin dute, ze pena!
Zeren eta Euskal Herriak
alderdi horren izena
ta izana behar du ondo
irten dadin, ezta?, dena.
Ez dakit, baina egun ez du
izena ezta abizena
Espainiarekin egotea
ta ja izan dira dozena
bat aldiz, beraz, jeltzaleak,
non zaudete, ai barrena,
akaso ahaztu egin duzue
gu oraindikan garena?

domingo, 8 de julio de 2012

Hitzetik hortzera


Orri txikietan nik dauzkat
idazteko normalean
idatzita ideia batzuk,
baina gaur da ezer ezean.
Beraz bertso honen idazketa
zelan doa? Bat-batean,
ta ez da lehena eta ez da azkena
izango, hala da, azkenean.
Bat-bateko idazkuntza bada,
dena da sortu, sortzean
barruko korapilo hori
kanpora doa, askatzean
neurria, errima ta doinu
bat hartzen du eta hartzean
honelako bitxikeriak
datoz ta bere-berean.

sábado, 7 de julio de 2012

Nahitasunez


Maite zaitut eta ez dakizu
zer den zerbait maitatzea
nik maite zaitudan bezala,
dena da gutxiestea.
Nirekin nahi zaitut, laztana,
osorik zuri ematea
nahi dut eta aldi berean
zurea ba izatea.
Askotan esan dizut eta
gaur berriro esatea
ondo egongo da beraz, kutun,
horra doa berriz, ea.
Maite zaitut eta ez dakizu,
maitasuna agertzea
ez da erraza eta hemen duzu
nik daukadana, nirea.

Libre-idazleak


Non gaude idazten dugunok
ezeren truke, olerkia
maite lez daukagunok eta
askeak garenok ia.
Independenteak geu gara,
besteek dute zatia
ta beraz esaten dutena
ez da benetan egia.
Guk nahi duguna idazten dugu,
dena ahal bada, ez erdia,
ta pozik gabiltza gainera,
ezpainetan dago irria.
Gu garen lez gara, idaztea
maite dugu, alderdia
ez da dena guretzat eta
ematen dugu bizia.

jueves, 5 de julio de 2012

Lau zutabe osasuna izanda


Sendi bat ez dauka preziorik,
beti da behar denean,
dena ematen du ezerengatik,
etxekoekin etxean.
Lagun bat ez dauka preziorik,
beti da unetxo txarrean,
bera hartzen du justua dena,
adiskideekin kalean.
Lantxo bat ez dauka preziorik,
beti ez da, dagoenean…
ondo bizitzen da, nahiko ondo,
lanarekin ta lanean.
Maite bat ez dauka preziorik,
hortik dabil, azkenean
hartu-emana baino ez da,
maiterekin bat-batean.

Primerakoa


EAJ-n zein PNV-n den
lehendakarigai onena
Ibarretxe da, baina alderdia
Urkullu da, Urkullurena?
EH Bildu-n emakume bat
hartu dute, hoberena
Otegi, baina kartzelatxoa
gaur egun da Arnaldorena.
Bikote “platoniko” hori da
abertzalego gehiena
bere barruko bihotzean, ez?,
benetan ai nahi duena.
Beraz bestea izango dugu,
baina ez al da sailena
euren arteko gobernu-ezkontza
edo agian errazena. 

Matxismoa


EAJ-ko jeltzale askok
diote demokrazia
alderdi horretan dagoela ta
egotekotan txikia.
Lehendakarigai bat hartu dute,
beti lez gizona, andria
ez dute akaso nahi eta hori
ez dago ondo, bada aldia.
Eta kritika egiten dute,
Ezker Abertzalea, IA
da hartzen duena ta hori beldurra
ez al da ba alegia.
Zeren kritika hori beti da
egiaren ai erdia,
etxe barruan badute ere
eta ezerez, horra egia.

miércoles, 4 de julio de 2012

Denbora-pasa


Nik beti ez daukat desio handirik
idazteko, gaur indarra
faltatzen zait ta hala ere hemen
dago idazten durangarra.
Ta ez dakit zertaz eta ez dator ai
olerkia barra-barra,
dena den, aizu, saiatuko naiz
eta ez da izango bakarra
irtengo zaidan bertsoa eta
ondo dakit, ja naiz zaharra,
ta datorrena ez da izango hau
bezalaxe hain zatarra.
Baliteke ba ona izatea
ta hala bada ai iparra
topatuko dut nahiz ta ez ikusi
bertsolaritzako izarra.