Baten batek bai, hobe batzuek!,
ziurtatu, egiaztatu
egin beharko luke, zukeen
ETA-rena, baieztatu
ea diona ta dabiltzana
bat datozen, kreditatu
politikan ta indarkerian
ez dagola, ziurtatu.
Gizarteek bai, honek, horrek, hark
eta…, balira kantatu
ahalko nukeen heldua dela
gure eguna eta dastatu.
Baina horretaz ta baita be hartaz
ez ahaztu ta egiztatu
berdin berdina, ez daudela ez
joko bietan, kontatu!