Jende
askok du Euskadi ariman,
Euzkadi
edo Euskal Herria,
baina
zenbatek dute ahoan
hori
bera, aberria.
Zeren
badira abertzaleak
direla,
ta ez da berria,
diotenak
ta gero erdaran
dabiltza,
Erdalherria.
Eta
horrelaxe ez goaz inora,
edo
hobeto sorterria
hiltzera
doa ta ikusiko du
bere
hileta ta hilerria.
Hipokresiarekin,
aizue,
gure
herria atzerria
izango
da ta hori ez dugu nahi
zeren
ez da udaberria.