viernes, 30 de enero de 2015

Bera, bera, bera

Laguna eta neskalaguna,
oso osorik maitasuna,
nire lorea, nire laztana,
emakume bihozduna.
Guztiz polita, guztiz ederra,
goitik behera ze kuttuna,
barrutik eta kanpotik bardin
ona dela da ezaguna.
Bera da nire amets garbia,
bera da nire fortuna,
bera da nire altxor haundia,
bera da nire ogasuna.
Bera da nire bikotekide,
bera da nire barruna,
bera da nire dena bizitzan,
bera da bizilaguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario