viernes, 23 de enero de 2015

Maitatzen garelako

Idoia izena ta Talavera
ta Zalbide abizena,
nire bikote, nire maitea
ta nire ametsa ta dena.
Neskalaguna, neska polita,
maitasuna da duena,
neska jatorra, neska bikaina,
bera ta ni bat garena.
Bizitza osoa biok batera
bizitzea da hoberena
ta lortuz gero ta horrela balitz
bera pozik, ni alaiena.
Bizitza osoa ni berarekin,
bera nirekin, birena
da bizi hori, hobeto esanda
nirea zein berarena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario