jueves, 5 de febrero de 2015

Niri buruz

Ni Guillermo naiz eta Ansorena,
durangarra ta euskalduna,
abertzalea eta ezkertiarra,
ez txiroa ez diruduna.
Soziologoa ta langilea,
jeltzale bat bihotzduna,
zinegotzia izandakoa,
Euzkadiren ze laguna,
herrizalea, bakezalea,
nire ametsa askatasuna,
bertsolaria, bertsokidea
ta idazlea dioguna.
Ta gutxi balitz ta gutxi bada
nire izana ta barruna
poetarena da duda barik,
poesian maitasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario