jueves, 5 de febrero de 2015

Ze gaua

Gau polita zen, gau izartsua,
gau beltz beltza, gau iluna,
gau ahaztuezina, gau bakeagaz
ta ilargia edo luna.
Biok joan ginen Garai herrira,
zu anderea ta ni jauna,
gure ezpainetan ta begietan
bazen urduritasuna.
Baina musuak eman ta gero
larrua jota, laguna,
gure barruan ta bihotzetan
zegoen lasaitasuna.
Ta amaitu orduko ta amaitu ostean
gure baitan maitasuna
ta hantxe egin ginen ni mutil-lagun
eta zu neska-laguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario